Osasun Saila

Osakidetzak 106 milioi euroko inbertsioa egingo du Bilbo-Basurtuko ESI-aren kanpo-kontsultetarako eraikinean eta modernizazio-lanetan

Argitalpen-data: 


      Basurto_1.jpg

BASURTUKO UNIBERTSITATE-OSPITALEKO KANPO-KONTSULTETARAKO ERAIKINA - BILBO-BASURTUKO ESI-a

  • Basurtuko unibertsitate-ospitalean kokatuko den kanpo-kontsultetarako eraikin berriak 39.000m2-ko azalera izango du bi bloketan, eta 250 kontsulta-gela inguru izango ditu
  • Sotoetan 440 plaza izango dituen aparkalekua eraikiko da
  • Eraikin horren eraikuntzak hiru urte eta erdi iraungo du, eta aukera emango du espazioak handitu, azpiegiturak hobetu eta paziente anbulatorioentzako arreta-zirkuituak bereizteko

Bilbo-Basurtoko ESIa aurten hasiko da Basurtuko unibertsitate-ospitalean kanpo-kontsultetarako eraikin berria eraikitzen (39.000 m²). Eraikin hori bi bloketan banatuko da, eta tratamendu eta probetarako 250 kontsulta eta gela inguru izango ditu, baita prozedura-gelak, erradiologia anbulatorioko eremua eta farmazia-zerbitzua ere.

106 milioi euroko inbertsioak barne hartzen du, alde batetik, kanpo-kontsultetarako eraikin barria altxatzea, 36 eta 40 hilabete bitarteko epean gauzatzea aurreikusi da eta eraikuntza horri esker, espazioak handitu ahal izango dira, azpiegiturak hobetu ahal izango dira, paziente anbulatorioen arreta-zirkuituak bereizi ahal izango dira eta zentroaren gainerakoan asistentzia-jarduera berrantolatu ahal izango da; eta, bestetik, Basurtuko Unibertsitate-Ospitalearen egungo instalazioen modernizazioa.

Kanpo-kontsultetarako eraikin hori ospitaleko egungo aparkalekua dagoen partzelan eta antzinako medikuntza-fakultateak hartzen zuen lursailean eraikiko da.

Kontsultak eta zerbitzuak

Eraikin berria bi bloketan banatzen da eta bi bloke horiek sotoa eta beheko solairua partekatzen dute. Bi blokeek solairuak dituzte sestra azpian, beheko solairua komuna dute eta zenbait solairu altueran, honela banatuta:

Kaputxino blokea

Gurtubay blokea

  1.4. solairuak: kanpo-kontsultak

 1.2. solairuak: kanpo-kontsulta

 3. solairua: prozedura anbulatorioetarako gelak

        Beheko solairua: harrera-lekua, atari nagusia eta kanpo-kontsultak

        1. sotoa: farmazia-zerbitzua, erradiodiagnostikoa eta kanpo-kontsultak

         2.3. sotoak: aparkalekua eta eraikinaren instalazioak

        4. sotoa: aparkalekua eta eraikinaren instalazioak

 

Sotoetan 443 plaza izango dituen aparkalekua eraikiko da.

Eraikin horrek beharrezko espazioa izango du gero eta eskari handiagoari aurre egiteko eta prestazio berriei, diziplina anitzeko arreta asistentzialean oinarritutako asistentziaren antolamendu-eredu berriari, asistentzia profil berriei eta bereizmen handiko kontsultei aurre egiteko. Horrez gain, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetuko ditu, eta ingurune seguruagoa eta irisgarriagoa sortuko du herritarrentzat zein profesionalentzat.

Sarbide berriak eta espazioen berrantolamendua

Aurreikusita dago eraikin berriak ospitalerako sarbide berri bat finkatzea, fluxu anbulatorioaren ehunekorik handiena hartuko baitu eta ospitalerako sarrera nagusia bihurtuko baita.

Eraikin horren ikus-inpaktuari dagokionez, egungo diseinu bat aukeratu da, ospitalearen gainerakoarekin bat etorriko dena; izatez, ospitaleak 115 urte bete ditu duela gutxi, eta Ondare Historikoaren parte da, barrutiaren gainerakoa bezalaxe. Eremu zuhaiztuna eta berdeguneak izango ditu.

Eraikin funtzionalagoa izango da, eta irisgarritasuna lehenetsi da bertan. Energia-efizientziarako eta argiztapen naturalerako sistemak jarriko dira, espazio atseginagoak eta erosoagoak sor daitezen.

Era berean, eraikinaren diseinua malgutasunaren ikuspegitik planteatu da, etorkizunean izan daitezkeen aldaketetara eta teknika eta teknologia berrien agerpenarekin sor daitezkeen premietara erraz egokitu ahal izan dadin.

Eraikuntza horri esker, ospitaleko beste espazio batzuk liberatuko dira eta, hartara, etorkizunean ESIak Bilbo Basurtu Berria izendatu duen asistentzia-jarduera berrantolatzeko proiektuari ekin ahal izango zaio. Proiektu horren bidez, egungo espazioak aprobetxatu nahi dira, baita eraikin berrira pasatzearekin libre geratuko diren espazioak eraberritu eta zerbitzuak integratzea ahalbidetuko duten azpiegitura berriak sortu ere, asistentzia-zerbitzua hobetu dadin.

Plan funtzionala solairuen eta zerbitzuen arabera:

4. SOTOA

 

2. SOLAIRUA

APARKALEKUA

 

KIRURGIA OROKORRA ETA DIGESTIO-APARATUA

   

AURPEGI-MASAILETAKO KIRURGIA

3. SOTOA

 

KIRURGIA PLASTIKOA

APARKALEKUA

 

DIGESTIBOA

   

NEFROLOGIA

2. SOTOA

 

NEUROKIRURGIA

APARKALEKUA

 

ERREUMATOLOGIA

 

 

 

1. SOTOA

 

 

KIRURGIA ORTOPEDIKOA ETA TRAUMATOLOGIA

 

3. SOLAIRUA

FARMAZIA

 

ALERGOLOGIA

ERRADIODIAGNOSTIKOA

 

KARDIOLOGIA

   

KIRURGIA TXIKI ANBULATORIOA

0. SOLAIRUA

 

DERMATOLOGIA

HARRERA-LEKU OROKORRA

 

PNEUMOLOGIA

ANESTESIA ETA SUSPERTZEA

 

LAGUNTZA OROKORRAK

ANGIOLOGIA ETA KIRURGIA BASKULARRA

   

ENDOKRINOLOGIA

 

4. SOLAIRUA

GENETIKA

 

GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK

OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIA

 

GERIATRIA

ERAUZKETA-EREMUA

 

ETXEKO OSPITALIZAZIOA

 

 

BARNE-MEDIKUNTZA

 

 

PREBENTZIO-MEDIKUNTZA ETA OSASUN PUBLIKOA

1. SOLAIRUA

 

UROLOGIA

NEUROFISIOLOGIA

 

LAGUNTZA OROKORRAK

NEUROLOGIA

   

OTORRINOLARINGOLOGIA

 

 

PEDIATRIA

 

 

 

 

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)