Egoitza elektronikoa

IVAPeko zuzendariaren zenbait ebazpen argitaratu dira, zenbait eskala eta kategoriatako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen dutenak.

Argitalpen-data: 

IVAPeko zuzendariaren zenbait ebazpen argitaratu dira, eskala eta kategoria hauetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu eta prozesu berezi hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen duena:

  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kiroletako Eskala
  • Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskala
  • Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-Ikuskaritzako Eskala
  • Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskala
  • Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskala
  • Laborategiko laguntzailea
  • Laborategiko teknikaria

Epe bat ezarri da erreklamazioak aurkezteko eta lanpostuen betekizun espezifikoak zuzentzeko, 2024ko uztailaren 15etik 29ra.

2024ko urriaren 8an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da IVAPeko zuzendaritzaren ebazpena, prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena.