IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da, Fakultatiboen Goi-mailako kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak argitaratzeko agintzen duena.
Aldi berean, IVAPeko zuzendariaren zenbait ebazpen argitaratu dira, eskala eta kategoria hauetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen dutena:
- Administrazioaren Goi-mailako Kidegoko Administrazioko Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoa
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kultura-administrazioko Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala
Epe bat ezarri da erreklamazioak aurkezteko eta lanpostuen betekizun espezifikoak zuzentzeko, 2024ko azaroaren 27tik abenduaren 11ra.
2024ko abenduaren 13an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da IVAPeko zuzendaritzaren ebazpena, prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena.