Egoitza elektronikoa

IVAPeko zuzendariaren zenbait ebazpen argitaratu dira, zenbait eskala eta kategoriatako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen dutenak.

Argitalpen-data: 

IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da, Fakultatiboen Goi-mailako kidegoko Ekonomia eta Enpresako eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian eta salbuespenezkoan kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak argitaratzeko agintzen duena.

Aldi berean, IVAPeko zuzendariaren zenbait ebazpen argitaratu dira, eskala hauetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen dutena:

  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta EnpresakoEskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arreta Soziolaboraleko Eskala
  • Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskala

Epe bat ezarri da erreklamazioak aurkezteko eta lanpostuen betekizun espezifikoak zuzentzeko, 2024ko azaroaren 28tik abenduaren 12ra.

2024ko abenduaren 20an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da IVAPeko zuzendaritzaren ebazpena, prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena.