LANPOSTUAK HAUTATZEKO APLIKAZIOAREN FUNTZIONAMENDUA HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA ESKATZEN DUTEN LANPOSTUAK ESKAINTZEN DITUZTEN DEIALDIETAN: 3145 KOD. Legelaria B// 3161 KOD. Ostalaritza laguntzailea/3193 KOD. Legelaria A/3248 KOD. Administrari laguntzailea/3268 KOD. Eragiketa eta monitorizazio teknikaria/3707 KOD. Ekonomia eta kontratazio teknikaria/3244 KOD. Administraria B/3246 KOD. Analista/3247 KOD. Analista Programatzailea/3257 KOD. Lantoki-burua
Lanpostuak aukeratzeko aplikazioak, hizkuntza-eskakizuna eskatzen duten edo ez duten plazak eskaintzen dituzten deialdietarako, hautagaiari plaza guztiak erakusten dizkio (hizkuntza-eskakizuna eskatzen dutenak eta ez dutenak), hautagaiak eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duen edo ez kontuan hartu gabe.
Kasu horietan, hautagaiek lehentasun-hurrenkera bat markatu beharko dute erakutsitako plaza guztiei dagokienez, kontuan hartu gabe eskatutako baldintza betetzen duten plazak baino ezin izango zaizkien esleitu.
Eskabidea bidali ondoren sistemak ateratzen dituen lanpostuak aukeratzeko eskabidearen frogagirian, identifikatuta agertzen dira hautagaiak hurrenkera batean jarri dituen lanpostuak baina hautatu ezin direnak lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna ez betetzeagatik.
INFORMAZIO-OHARRA: HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA ESKATZEN DUTEN PLAZAK ESKAINTZEN DITUZTEN DEIALDIETAN LANPOSTUAK HAUTATZEKO APLIKAZIOAREN FUNTZIONAMENDUA
Argitalpen-data: