Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikuspegiak. Sormen-industrien estatiskaren irakurketa analitikoa 2021

Txosten honek 2021eko Sormen-industrien estatistikaren emaitzen ikuspegi globala eskaintzen du; zehazki, modaren, diseinuaren, arkitekturaren, hizkuntzaren industrien, publizitatearen eta bideojokoen sektoreetako 328 agentek 2021ean emandako datuak aztertzen dira.

Txosten honek 2021eko Sormen-industrien Estatistikako emaitzen ikuspegi globala eskaintzen du. Bi urtez behingo eragiketa da, eta Arteen eta Kultura-industrien Estatistikarekin partekatzen ditu helburuak eta metodologia. Bi tresna horiek elkartzeari esker, EAEko KSI multzoaren oinarrizko ezaugarriak ezagutu daitezke.

2017an hasitako seriearen hirugarren edizio honetan, modaren, diseinuaren, arkitekturaren, hizkuntzaren industrien, publizitatearen eta bideojokoen sektoreetako 328 agentek 2021ean emandako datuak aztertzen dira.

Lehenengo kapituluan, sektore horien zifra handiak aurkezten dira: EAEko sormen-industriak osatzen dituzten eragileen mapa, sortzen dituzten lanpostuak, eta non dauden. Ikuspegi panoramiko horren ostean, honako hauei buruzko azterketak egiten dira: industria- dimentsioa eta jasangarritasuna, barne-asimetriak eta sektore-profilak, nazioartekotzea, eta, azkenik, genero-ikuspegia. Azken kapitulu hori indartu egin da edizio honetan, eta enpresetan aplikatzen ari diren berdintasun-politikei buruzko galderak sartu dituzte, aurreko edizioetako galderez gain (emakumeek enpleguan duten presentzia).