Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikusiker (2023-2024): Musika, irratia eta podcastak

Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko martxoaren 11tik 17ra bitartean, musikaren, irratiaren eta podcasten inguruan egindako ikerketaren emaitzak.

2023-2024ko ikasturtean, IKUSIKERren Unibertsitateko panelean bat egiten dute Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) bi mila eta zortziehun ikasle pasatxok. Laginean lurralde, jakintza-arlo, fakultate eta ikasketa-maila desberdinetako gazteak daude.

Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko martxoaren 11tik 17ra bitartean, musika, irratia eta podcasten inguruan egindako ikerketaren emaitzak. Guztira, 1.929 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira.

Gazteek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) erabiltzeko ohiturak, moduak eta joerak aztertzen ditu IKUSIKER Ikusentzunezkoen Behategiak. 2018/2019 ikasturtean sortu zen eta gaur egun NOR Ikerketa Taldeaz gain EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak osatzen dute IKUSIKER Behategiak. Ikusiker ikerketari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.