Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikusiker (2023-2024): Gazteak eta bideojokoak

Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko maiatzaren 13etik 19ra bitartean, UPV/EHU eta UPNA/NUPeko ikasleen artean bideojokoen kontsumoen inguruan egindako ikerketaren emaitzak.

2023-2024ko ikasturtean, IKUSIKERren Unibertsitateko panelean bat egiten dute Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) bi mila eta zortziehun ikasle pasatxok. Laginean lurralde, jakintza-arlo, fakultate eta ikasketa-maila desberdinetako gazteak daude.

Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko maiatzaren 13etik 19ra bitartean, UPV/EHU eta UPNA/NUPeko ikasleen artean bideojokoen kontsumoen inguruan egindako ikerketaren emaitzak. Guztira 1770 ikasleen erantzun baliagarri jaso dira. Dokumentuaren hasieran, gazteek Interneten eta telebistan ikusitako azken edukiari buruzko azterketa egiten da. Bigarren azpi-atalean, UPV/EHUko eta UPNA/NUPeko ikasleek egiten duten bideojokoen erabilera neurtzen da.

Gazteek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) erabiltzeko ohiturak, moduak eta joerak aztertzen ditu IKUSIKER Ikusentzunezkoen Behategiak. 2018/2019 ikasturtean sortu zen eta gaur egun NOR Ikerketa Taldeaz gain EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak osatzen dute IKUSIKER Behategiak. Ikusiker ikerketari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.