Urriaren 28an argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko behin betiko kalifikazioen zerrendak argitaratzeko agintzen zuen ebazpena. Errekurtsoak jartzeari buruzko atalean akats bat antzeman denez, akats hori zuzendu da.
Zentzu horretan, honela dio:
“Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari edo zuzenean Segurtasuneko sailburuari aurkeztu ahal izango zaio. BERRAZTERTZEKO errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean berariazko ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo ahal izango da, eta bi hilabeteko epean lan-demanda aurkeztu ahal izango da zerbitzuak emateko hiriko edo demandatuaren bizilekuko lan-arloko epaitegian (Vitoria-Gasteiz), demandatzaileak hala aukeratuta, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 69. artikuluan xedatutakoaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen azken xedapenetako hirugarrenak emandako idazketan."
Honako hau esan beharrean:
“Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari edo zuzenean Segurtasuneko sailburuari aurkeztu ahal izango zaio. BERRAZTERTZEKO errekurtsoa jarri eta hilabeteko epean berariazko ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo ahal izango da, eta bi hilabeteko epean lan-demanda aurkeztu ahal izango da zerbitzuak emateko hiriko edo demandatuaren bizilekuko lan-arloko epaitegian (Vitoria-Gasteiz), demandatzaileak hala aukeratuta, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 69. artikuluan xedatutakoaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen azken xedapenetako hirugarrenak emandako idazkietan”
Era berean, deialdiko behin betiko kalifikazioen zerrenda (3308 kodea) eta arestian aipatutakoa argitaratzen dituen ebazpenean ikusi da ebazpen horrek akats bat duela ll, lll eta lV eranskinetako datuetan, eta, beraz, zuzendu egin dira.