Egoitza elektronikoa

Gaur, 2024ko uztailaren 2an, IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da. Ebazpen horretan zehazten da zenbat plaza huts sartu behar diren kidego eta eskala bakoitzeko hautaketa-prozesu berezian eta salbuespenezko hautaketa-prozesuan, A taldeko 27. eta 28. mailetako lanpostuak hornitzeko lehiaketa behin betiko esleitu ondoren.

Argitalpen-data: 

A taldeko 27. eta 28. mailetako lanpostuak hornitzeko lehiaketa behin betiko esleitu ondoren, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpena argitaratu da (PDF, 111 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Ebazpen horretan zehazten da zenbat plaza huts sartu behar diren kidego eta eskala bakoitzeko hautaketa-prozesu berezian eta salbuespenezko hautaketa-prozesuan, hautaketa-prozesuko 6. d) oinarri orokorrean ezarritakoari jarraikiz.

 

Prozesu bakoitzean sartzen diren plazak modalitatearen (orokorra edo desgaitasuna duten pertsonentzat gordetakoa) eta hizkuntza-eskakizunaren arabera banatzen dira.