Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegiak eskatu du 386/2024 prozedura laburtuko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori pertsona batek Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko uztailaren 19ko Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da.
Ebazpen horren bidez, Fakultatiboen Goi-Mailako Kidegoko Eskala Juridikoko enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan eskainitako lanpostuen eta azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen.