Joan den azaroaren 8an, ohartarazpen-ohar bat argitaratu zen, 512150 lanpostuaren (orientatzailea) 12. dotazioari buruzkoa, eta adierazi zen Bilboko Lan Arloko 12. zenbakiko Epaitegiak kautelazko neurri bat hartu zuela 664/2024 prozeduraren barruan, eta dotazio hori ezin zela esleitu prozedura horretan epaia eman arte. Akats bat antzeman da ohartarazpenaren xede den dotazioaren identifikazioan, eta, beraz, argitaratutako berria zuzendu behar da.
Ohartarazpen-ohar horren xede den dotazioa, eta, beraz, ezingo dena esleitu 664/2024 prozeduran epaia eman arte, 118. dotazioa da, orientatzailea, Ondarroako Lanbiden destinoa duena.
Lanpostuak aukeratzeko deitutako izangai guztiei jakinarazten zaie ez dela beharrezkoa egindako lanpostu-hautaketa aldatzea; izan ere, dotazio hori esleitzen den ala ez kontuan hartuta, deitutako pertsona bakoitzari eskubide gehien duen lanpostua eta dotazioa esleituko zaio, hautatutako lanpostuaren eta azkenean esleitutako lanpostuen arabera.
Hau da, lanpostuak esleitu aurretik epairik ematen ez bada, dotazio hori ez da esleituko. Beraz, lanpostu horren esleipendun izateko eskubide handiena duen hautagaiari hurrengo lanpostua esleituko zaio, lehentasun-hurrenkeran. Esleipena egin baino lehen epaia ematen bada, epaiak emandakoa beteko da.