Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Eusko Jaurlaritzak, botere judizialaren kontseilu nagusiak eta Deustuko Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu dute José María Lidón Corbi Foroa sortzeko (Gobernu Bilera 2024-6-18)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

Eusko Jaurlaritzak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Deustuko Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute José María Lidón Corbi foroa sortzeko. Horrela, hiru erakundeen arteko harremana artikulatu eta formalizatzen da, eta orain arte ezarritako jarduera-esparrua zabaltzen da, hau da, ETAk 2001ean hildako magistratuaren omenezko jardunaldi batzuk egitea. Zehazki, 2004tik 17 jardunaldi antolatu dira, epaileen eta magistratuen prestakuntza deszentralizatuaren barruan.

Hitzarmenak Foroa sortzeko lankidetza artikulatzen du, eta esparru horretan prestatuko dira José María Lidón Corbi epaileak sustatutako figura eta balioak nabarmentzeko antolatuko diren prestakuntza-jarduerak eta hausnarketa-jarduerak.

Foroaren helburuen artean daude, besteak beste, egoitza eratzea, eta bertan egingo dira urtero ikerketa-emaitzei buruzko hausnarketa, eztabaida eta zabalkunde-jardunaldiak; halaber, zuzenbide penalarekin lotutako gaiei buruzko jarduerak antolatzea eta garatzea, diziplinaz gaindiko ikuspegi batetik, Estatu osoko karrera judizialeko pertsonei zuzenduta: fiskalei, abokatuei, unibertsitateko kideei eta eragile juridikoei.

Hitzarmenak lau urteko iraupena du, eta erakunde bakoitzeko bi pertsonak osatutako jarraipen-batzorde misto bat izango du.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du akordioa.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)