Egoitza elektronikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako hainbat kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuen argitalpena egin da.

Argitalpen-data: 

Enplegua finkatzeko hainbat salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duten IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira. Honako hauek dira aipatutako eskalak: 

  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kiroletako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskala
  • Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskala
  • Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-Ikuskaritzako Eskala
  • Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskala
  • Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskala
     

Horrekin batera lanpostuak aukeratzera deitutakoen zerrendak eta izapide hori egiteko epea iragarri dira. Epe hori 2024ko ekainaren 19tik uztailaren 2ra luzatuko da.