Egoitza elektronikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako hainbat kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuen argitalpena egin da

Argitalpen-data: 

Enplegua finkatzeko hainbat salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duten IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira. Honako hauek dira aipatutako eskalak:

  • Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoa
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kultura-administrazioko Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Nekazaritza- eta Abeltzaintzako-sektoreko Eskala
  • Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskala
  • Kidego Teknikoko Laborategiko Eskala
  • Kidego Teknikoko Nekazaritza- eta Abeltzaintzako-sektoreko Eskala

Irailaren lehen hamabostaldian iragarriko da lanpostuak aukeratzera deitutakoen zerrendak eta izapide hori egiteko epea noiz argitaratuko diren.