Enplegua finkatzeko hainbat salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duten IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira. Honako hauek dira aipatutako eskalak:
- Administrazioaren Goi-mailako Kidegoko Administrazioko Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoa
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kultura-administrazioko Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arreta Soziolaboraleko Eskala
- Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskala
Horrekin batera aipatutako deialdi guztietan eta jarraian aipatutakoetan lanpostuak aukeratzera deitutakoen zerrendak eta izapide hori egiteko epea iragarri dira. Epe hori 2024ko urriaren 28tik azaroaren 11ra luzatuko da.
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala
- Kidego Teknikoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskala
Lanpostuak hautatzeko prozesu hori errazteko, «Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean «LANPOSTUAK AUKERATZEKO ESKAERA ” eta “BI DEIALDIETAKO LANPOSTUAK BATERA AUKERATZEKO ESKAERA ” dokumentua argitaratu da. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da jarraitu beharreko prozesua.