Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadik Regions4Climate-ren Batzar Nagusian parte hartu du, Kretan, kostaldearen egokitzapenerako Txingudin gauzatzen ari den ekintzak aurkezteko

Argitalpen-data: 


      R4C_Sitia_1.jpg
  •  Euskadi, klima-erresilientzia hobetzera zuzendutako berrikuntzan aurreratutako eskualdea den aldetik, euren egokitzapen eraldatzailerako plan eta bideak garatzeko eta probatzeko aukeratu diren 12 eskualdeetako bat da. 
  • Ihobek aurkeztu du padurako eremu degradatuak lehengoratzeko xedez klima-aldaketaren alorrean aurreikusi duen jarduera; naturan oinarritutako esku-hartzeak dira, itsas mailaren igoeraren inpaktua murrizteko xedea dutenak. 
  • Euskadik aurkeztu ditu Klima-aldaketarako Euskal Misioaren hdeapenean egindako aurrrapenak, afekzio handiena duten eremuetan irtenbideak inplementatzeko.

 

Ihobe - Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak parte hartu du Regions4Climate europar proiektuaren Batzar Nagusian, eta bertan aurkeztu du Irungo San Lorenzo urmaela klima-aldaketara egokitzeko proiektua. Jarduera horrek aurreikusten du jatorriz Txingudiko itsasadarraren padurak izan ziren eremu degradatuak edo nekazaritzara edota bestelako erabileretara zuzendutakoak lehengoratzea.

Greziako Sitia hirian apirilaren 23tik 25era bitartean eginda, Regions4Climateren Batzarrak nazioarteko proiektu horren ibilbidearen bigarren urtean egingo diren zeregin nagusiei heldu die, klima-erresilientzia hobetzea helburutzat hartuta Europa Horizontea europar finantziazio-ekimenaren baitan. Euskadik kostaldearen egokitzapenerako eskualdeen klusterrean parte hartzen du Regions4Climaten, eskualde aurreratu gisa, bere plan eta egokitzapen eraldatzaileko bideak garatzera eta probatzera zuzendutako pilotuak inplementatzearen bidez.

Irunen gauzatuko den jarduerak lurrak kentzea aurreikusten du, urmaela mareei irekitzeko, nekazaritza-lurzoruko 50.000 metro kubiko kentzearen bidez eta uraren sarrera gaur egun erregulatzen duten uhateak ezabatzeren bitartez. Proiektuaren helburua da ahalik eta ur-azalera lau handiena mantentzea, 0,5 metroko altueran, ahalik eta lurzoru-balantze txikienarekin. Era horretan, aurreikusten da San Lorenzo urmaela handitzea, padurari 5,5 hektarea berru gehituz; izan ere, horrek ahalbidetuko du mareen erregimena modu naturalean berreskuratzea, lurraldearen erresilientzia hobetuz eta uholde-arriskua duen eremu handiagoa lortuz, aurreikusitako klima-eszenarioetara egokitu ahal izateko. Jarduera, gainera, hegaztien babes berezirako eremu batean egingo da, hots, Natura 2000 Sarearen sartutako eremu batean, eta, hortaz, habitata hobetuko da espezie horientzat eta biodibertsitaterako babesleku bat sortuko da.

 

Klima-aldaketara egokitzeko Euskal Misioa

Txingudiko esku-hartzeaz gain, Euskadik aurrerapenak aurkeztu ditu Klima-aldaketara Egokitzeko Euskal Misioaren hedapenean,  Eusko Jaurlaritzako Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren eskutik garatuta. Klimara Egokitzeko Euskal Misioaren helburua da EBren Misioari edukia ematea, zeren Euskadi beraren sinatzaileetako bat baita, gure lurraldeak egokitzapenaren arloan dituen behar errealei erantzunez; horretarako, proiektu demostratzaile konkretuak definituko dira klima-aldaketaren afekzioa gehien pairatzen duten eremuetan, egokitzapenean inplikatutako eragile guztiak kontuan hartuta, administrazio publikotik hasi eta herritarrengana iritsiz, ETEei garrantzi berezia emanez.

Euskal Misoa hedtzeko prozesu horretan, Euskadik MIP4adapt-aren sostengua du (Mission Implementation Platform); berau Europar Batasunaren plataforma bat da, eskualdeei egokitzapenaren inplementazioan laguntzen diena. MIP4adapt-ek bermatu egiten du Euskadik hamarkada batetik hona egokitzapearen alorrean egin duen ibilbidea, eta horrek aitortzen Europan aurreratutako eskualde gisa. Alde horretatik, Euskadi nabarmentzen da euskal kostaldeak klima-aldaketaren aurrean duen kalteberatasun eta arriskuari buruzko aztertze-lanagatik, edo LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuagatik, hots, klima-aldaketaren arloan Euskadik 2025. urtera arte duen proiektu nagusiagatik. Biak jarduera berritzaileak dira, Eusko Jaurlaritzak Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez garatutak.

Regions4Climate europar proiektuan parte-hartzeak eta euskal instituzioek beraren faseetan jokatzen duten rolak berretsi egiten dute Euskadik klima-egokitzapenaren arloan duen garrantzia, beste eskualde batzuetan inplementatutako irtenbideak esperientziatik konpartitzeari eta ikasteari begira. Euskadik Regions4Climate proiektuaren partzuergoan duen parte-hartzearen buruak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila eta Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa dira, AZTI, Tecnalia Research and Innovation eta Zabala Innovation Consulting zentro teknologikoekin batera. Horiek guztiek laguntza eskaintzen diete Europako beste eskualde batzuei, euren esperientzia zabaletik, klima-arriskuen konplexutasuna hobetu ulertu ditzaten eta erreferentziazko beste eskualde batzuetatik ikasitako lezioak aplikatu ditzaten.

 

Regions4Climateri buruz

Finlandiako VTT Ikerketa Teknikoko Zentroak koordinatuta, Regions4Climate proiektuak Europako 13 herrialdetako 44 bazkide biltzen ditu, gizarteak klima-aldaketaren ondorioen aurrean duen erresilientzia hobetzen duten berrikuntzak demostratzeko, Parisko Akordioarekin eta Europako Itun Berdearekin bat etorriz. Horiek guztiek hiru klusterretan banatuta lan egiten dute elkarrekin, aurrez aurre duten klima-erronkaren eta euren egokitzapen mailaren arabera. Euskadik bere gain hartzen du bere klusterraren ‘front runner’ eskualdea izatea. Kostaldeko arriskuetan zentratuta, beraren izena ‘Faster adaptation’ da, eta bertan Hegoaldeko Akitaniak, Toskanak eta Azoreek ere parte hartzen dute. 

Pertsonek eta pertsonentzat sortutako sektore arteko estrategietan oinarrituta, proiektuan bazkidetutako erakundeak lankidetzan arituko dira irtenbide berritzaileak garatu eta aplikatzeko, bai sozialak, teknologikoak eta digitalak eta bai enpresaren gobernantzaren eta ingurumenaren arlokoak, egokitzapen-ahalmena indartzeko eta klima-inpaktuekiko kaltebertasuna minimizatzeko xedez.

2023ko urtarrilean hasita, proiektuak 5 milioi eurotik gorako diru-laguntza jaso du Europako Batzordearen aldetik, Europa Horizontea izeneko ikerketa- eta berrikuntza-programaren baitan. Programa horrek ‘Klima-erresilientziara zuzendutako eskala handiko demostratzaileak, mugaz gaindiko balioa sortzeko’ deritzan gaiari heltzen dio.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)