Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Basque Edariak Elkartea sortu da Euskadiko edari destilatuen artisau ekoizpenari eta kalitateari balioa emateko

Argitalpen-data: 


      Image-4.jpg

Gaur Basque Edariak Elkartea aurkeztu da, hainbat euskal destilategik bultzatua, Euskadiko destilatuak, likoreak eta hartzituak bultzatzeko eta balioan jartzeko, eta dauden enpresen artean lankidetzan aritzeko beren merkatuaren hazkundean.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, aurkezpenen ekitaldian parte hartu du, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko edariak sustatzeko sortutako bulegoa Ardoa Basque Wine Officek elkarte berria babestuko duelako. Hemendik aurrera, Ardoak, ardoa, sagardoa, txakolina eta artisau-garagardoaz gain, Euskadin egiten diren bereizgarri eta kalitatezko edari destilatuak koordinatuko ditu ere.

Basque Edariak Elkartearen balio bereizgarria artisau-ekoizpena, bertako lehengaiaren aldeko apustua eta ekoitzitako edarien berezko kalitatea da, elaborazio-metodo zorrotzak dituztelako. Elkarte horren bidez, edari horiek ezagutarazteaz gain, beste esparru batzuetan ekoitzitako edariekiko bereizgarri egiten dituzten kalitate-estandarrak ezarri nahi dira, bai eta araudi propioak garatu ere.

Elkartearen bultzatzaileak hauek dira: Destilerías Manuel Acha, Licores Barañano, Basque Moonshiners eta Destilería Doniene Gorrondona.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)