Egoitza elektronikoa

Argitaratu dira hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin betiko zerrendak eta karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko edo kontratuak formalizatzeko behar diren agiriak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkezteko 20 egun balioduneko epea ireki da, hainbat kidego, eskala eta kategoriatako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan.

Argitalpen-data: 

EHAAn argitaratu dira IVAPeko zuzendariaren ebazpenak, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen dutenak, eskala eta kategoria hauetan:

  • Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistika eta Datuen Analisietako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kultura-administrazioko Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala
  • Kidego Teknikoko Laborategiko Eskala
  • Kidego Teknikoko Arreta Soziolaboraleko Eskala
  • Kidego Teknikoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskala
  • Ibaiondo heziketa zentroko hezitzaileak

   

Ebazpenek hautatutako pertsonei karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko edo kontratuak formalizatzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematen die, 2025eko urtarrilaren 7tik otsailaren 3ra. Dokumentuak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean dago, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.

   
Epe berean, hautatutako pertsona guztiek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko edo kontratuak sinatzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.