EHAAn argitaratu dira IVAPeko zuzendariaren ebazpenak, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen dutenak, eskala hauetan:
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoa
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arreta Soziolaboraleko Eskala
- Kudeaketa Administratiboko Kidegoko Kudeaketa Administratiboko Eskala
Ebazpenek hautatutako pertsonei karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematen die, 2025eko urtarrilaren 7tik otsailaren 3ra. Dokumentuak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean egongo da aipatutako epean zehar, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.
Epe berean, hautatutako pertsona guztiek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko edo kontratuak sinatzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.