Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Amaia Barredo: "Ardoaraba, ezinbesteko hitzordua ardoaren kulturarako eta dinamizazio gastronomiko eta kulturalerako"

Argitalpen-data: 


      GdT_qmAW8AEJkYN.jpeg
  • Azoka eno-gastronomikoak XVII. edizioa egingo du abenduaren 5etik 8ra bitartean
  • Jarduera paraleloak: ‘Shop & Wine’ (azaroak 29), ‘Summum’ (azaroak 30) eta ‘Who is Who? Emakume erreferenteak ardoaren industrian’ azterlanaren aurkezpena (abenduak 2).
  • Ardoarabaren eragin positiboa erreferentziala da: 90.000 bisitari baino gehiago bertako merkataritzan eta ostalaritzan irabazi handiak eraginez
  • “Parte hartzen duten upategien % 96k sustatzen dute euren lana, eta ostalaritzaren % 100ek positiboki baloratzen du bere negozioetan duen eragina”
  • Summum larunbatean, azaroaren 30ean, egingo da, eta topaketa esklusiboak izango dira ardogileekin, enologoekin eta adituekin

Vitoria-Gasteiz, 2024 11 26

Ardoaraba azoka eno-gastronomikoak hamazazpigarren edizioa egingo du abenduaren 5etik 8ra bitartean. Jaiegunak ostirala eta igandea direnez, jarduera paraleloetako batzuk aurreratu egin dira, eta ‘Shop & Wine’ azaroaren 28an egingo da, ‘Summum’ azaroaren 30ean eta ‘Who is who? Emakume erreferenteak ardoaren industrian’ azterlanaren aurkezpena abenduaren 2an.

Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren ustez, “Ardoaraba ezinbesteko hitzordua bihurtu da ardoaren gure kulturarako eta Euskadiko ekonomia eta kultura dinamizatzeko. Ardoarabaren eragin positiboa erreferentziala da, 90.000 bisitari baino gehiago izaten baititu, eta lurraldea enoturismoaren erreferente bihurtzen du, bertako merkataritzan eta ostalaritzan irabazi handiak eraginez”.

“Parte hartzen duten upategien % 96k hemen sustatzen dute euren lana, eta ostalaritzaren % 100ek positiboki baloratzen du bere negozioetan duen eragina. Ardoaraba kalitatearen eta jasangarritasunaren aldeko apustua da. Ardoaraba azokaren barruan, larunbatean, azaroaren 30ean egingo den Summum jarduera, esklusiboena izango da”, nabarmendu du sailburuak. 

Summum 2019ean sortu zen ardoez dakitenak botila bakoitzaren atzean dauden historiekin, pertsonekin eta lurraldeekin lotzeko helburuarekin. Ardogile, enologo eta adituekin topaketa esklusiboak eginez, Summumek gure ardoak definitzen dituzten sustrai kulturalak, historikoak eta teknikoak esploratzeko aukera ematen du.

Ardoarabaren aurkezpenean parte hartu dute Patricia García Gasteiz On elkarteko gerenteak; Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioaren zuzendariak; María Nanclares Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapeneko, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zinegotziak; Noemí Agirre Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako diputatuak; Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak; eta Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak.

Probintziaren plazan, Foruen plazan eta Plaza Berrian dastaketa gune tradizionalak egongo dira, historiadun dastatzeak egingo dira hiriko jauregi eta espazio berezietan eta hainbat jarduera saltokiekin eta ostalaritzako lokalekin elkarlanean. Gainera, Txoko Gastronomiko batek ardoaren, txakolinaren eta sagardoaren inguruko programazio didaktikoa eskainiko du, eta tokiko gastronomia ere eskainiko da helduentzat eta haurrentzat. SUMMUM by Ardoaraba ekitaldiaren laugarren edizioak nazioarteko gidetan ondoen baloratutako Euskadiko ardoekin topaketa bat sustatuko du.

Ardoaraban parte hartuko dute 36 upategik 134 ardo desberdinekin, ostalaritzako 19 kolektibok, elkarteek 55 eskaintza gastronomikorekin eta ostalaritzako eta sukaldaritzako 60 establezimenduk, eta horiek guztiek dastatze-guneen eta jarduera paraleloen proposamenak osatuko dituzte 221 ardo-, menu- eta pintxo-eskaintzarekin.

Berritasunen artean: Euskadi Gastronomika-Gastromuseums, Slow Food saio berezia; Txoko Gastronomikoaren eduki berriak; espazio berezi berriak Arte eta Lanbide Eskolan, Correosen atzeko Oroimenaren plazan; Ignacio Aldekoa Kultur Etxearen eta inguruen bisita Arkitektoen Elkargoaren eskutik; ‘Who is Who? Emakume erreferenteak ardoaren industrian’ azterlanaren aurkezpena; eta Down Arabaren egutegiaren aurkezpena.

Dastaketetako txartelen taloitegiak 22 euroko prezioa izango du, eta 28 puntu izango ditu trukatzeko: dastatze-guneak (karpak), Ostalaritzaren Ibilbideari atxikitako taberna eta jatetxeak eta Txoko Gastronomikoko jarduerak. 

Karpak hornitzeko eta edariak jartzeko eginkizunetan Egibideko ikasleak eta Asafes eta Down Araba elkarteetako pertsonak arituko dira. Ardoaraba Gasteiz On elkarteak antolatzen du Gasteizeko Udaleko Ekonomia Sustapenaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailarekin, Arabako Foru Aldundiko Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natur Ingurunearen Sailarekin eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailarekin elkarlanean, Hazi eta Basquetour izanik babesle ofizialak eta Vital Fundazioa, Kutxabank eta El Correo babesle bereziak. Aurten, Abra, Vitoria Wine City, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea eta Asafesekin batera, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Arabako ordezkaritza, Ampea eta Down Araba elkartea izango dira.   

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)