Egoitza elektronikoa

Administrarien Kidegoa. Administarien Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. 000532/2024 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatu du 532/2024 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Espediente hori pertsona batek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren 2024ko irailaren 11ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Agindu horren bidez, ezetsi egin ziren Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen horren bidez, hain zuzen ere, Euskadiko Administrazio Orokorreko Administrazio Kidegoko administrazio-eskalan sartzeko enplegua finkatzeko prozesu bereziko azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta salbuespenezko prozesuetan eta enplegua finkatzeko prozesu berezian eskainitako lanpostuak argitaratzeko agindu zen.

EBAZPENA, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 532/2024 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena (PDF, 184 KB) (leiho berri batean irekitzen da).