Egoitza elektronikoa

2024ko maiatzaren 16ko EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren ebazpena, Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoaren lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak aldatzen dituena.

Argitalpen-data: 

2024ko maiatzaren 16ko EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 8ko ebazpena, non aldatu egiten baitira enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak, Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoaren lanposturako onartutako pertsona bat hautaketa-prozesutik kanpo utziz.

Ebazpen honen eranskinean zehaztuta dago zein den baztertutako izangaia eta zein betetzen ez duen betekizuna. Eranskin hori argitara emango da hautaketa-prozesuko web-orriko Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan, hautaketa-prozesuan interesa dutenek zerrendok kontsulta ditzaten.

Ebazpenak azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak ere aldatzen ditu, pertsona hori zerrenda horietatik kanpo utzita.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honen aurka, ez baitu agortzen administrazio-bidea; betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, jakinapazpen hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa, bestalde, ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernuko. sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.