Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

2023an EAEko antzerkiaren programazioan eta sorkuntzan emakumeek eta gizonek izandako presentziaren eta partaidetzaren azterketa

Azterlana bi ataletan banatu da: batetik, antzerki-emanaldiak eta, bestetik, antzezlanen sorkuntza.

Txosten honek 2023ko EAEko antzerkiaren eremuaren errealitatea erakusten du, emakumeek eta gizonek bertan duten presentzia eta partaidetza kontuan hartuta. Zehazki, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean EAEn egindako antzerki-jarduerak aztertu dira, bai eta urte horretan bertan EAEn kokatutako taldeek estreinatutako antzezlanak ere. 

Analisia garatzeko, antzerki-emanaldien kasuan lagin bat aztertu da eta antzerki-sorkuntzaren kasuan, unibertso osoa.