Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsopaper Lehiaketa berria antolatu dute. Hiru kategoria ezarri dira, eta horietako bakoitzean, hiru sari. Nafarroan jaio edo Nafarroan bizi diren egileek hartzen ahal dute parte. Lanak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 29an amaituko da. Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izanen dute, euskaraz idatziak izan behar dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Halaber, bertsoen doinua zehaztu beharko da.
Kategoriak eta lanen ezaugarriak
A eta B kategorietan egileek hiru bertsopaper aurkeztu ditzakete gehienez ere. C kategorian lan bakarra aurkezten ahalko dute. Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izanen dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea. Lanek, gainera, ezinbestean bete beharko dituzte oinarrizko kalitate irizpideak.
Sariak
Kultura-bonoak dendetan trukatu daitekeen txartel baten bidez ordainduko dira.
Epaimahaia bertsolaritzaren arloko hiru adituk osatuko dute, Nafarroako Bertsozale Elkarteak izendatuta.
Sari-banaketa 2025eko otsailean izanen da.
Saria nori eman behin ebatzi eta gero, egileek saritutako lanak argitaratzeko baimena emango diete Iruñeko Udalari eta Nafarroako Bertsozale Elkarteari, lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean. Halaber, C kategorian lehenengo saria jasotzen duen egileak baimena emango die Iruñeko Udalari eta Nafarroako Bertsozale Elkarteari saritutako lanean oinarritutako emanaldi edo ikuskizun berri bat ekoizte aldera.
Informazio gehiago: Bertsozale Elkartea.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.