Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikusiker (2023): Musika, irratia eta podcastak

Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko martxoaren 6tik 13ra bitartean, musika, irratia eta podcastei buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 18 eta 23 urte bitarteko 1.772 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira.

Euskal Herriko gazteek dauzkaten ikus-entzunezkoen kontsumoak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilerak aztertzen ditu Ikusiker ikerketak.

Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko martxoaren 6tik 13ra bitartean, musika, irratia eta podcastei buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 18 eta 23 urte bitarteko 1.772 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira. Dokumentuaren hasieran, sare sozial desberdinen pisua zenbatekoa den zehazten da eta gero, musika, irratiak eta podcasten gaineko galderen emaitzak eskaintzen dira: irismena, koneksioa maiztasuna, erabilera desberdinak, jarraitzen diren perfilak eta balorazio orokorra, besteak beste.

Egitasmo hau martxan dago 2018-2019 ikasturtetik, eta UPV/EHUko NOR taldeak, EITBk, Kulturaren Euskal Behatokiak, Tabakalerak eta Euskararen Erakunde Publikoak gauzatzen dute, tokian tokiko ikasketa-zentroekin elkarlanean. Ikusiker ikerketari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.