Egoitza elektronikoa

EUSKAL ESPETXE ADMINISTRAZIOARI ATXIKITAKO LANPOSTUAK BETETZEKO LAN POLTSA. Deialdiaren oinarriak aldatzea: Psikologiako eskala

Argitalpen-data: 

Psikologiako eskalaren deialdiaren oinarriak aldatzen dituen IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da. Aldaketak psikologia klinikoaren akreditazio-baldintzari egiten dio erreferentzia (osasun-psikologia orokorreko lanbide arautuan jarduteko gaikuntza-titulua, psikologia klinikoko espezialistaren titulua edo osasun-psikologo gisa gaitzeko ziurtagiria), eta eskakizun izateari utzi eta merezimendu baloragarri bihurtzen da.

 

Aldaketa horren ondorioz, eskabideak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 21era arte luzatuko da.