Egoitza elektronikoa

Enplegua finkatzeko EPEko prozesu batzuen egungo egoerari buruzko informazioa

Argitalpen-data: 

Teknikarien Kidegoa. Erizaintzako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezkoa

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren apirilaren 4ko Ebazpenean, non Erizaintzako Eskalan sartzeko enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen baizen, honako hau adierazten zen: "2023ko irailaren 12an, hautaketa-prozesuaren webgunean, lanpostuak hautatzeko prozesuan parte hartzeko deitutakoen zerrenda eta lanpostuak hautatzeko epea iragarriko dira. "

Epaimahai kalifikatzaileak, irailaren 7an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesuan izangaiek prozesu berezian zein salbuespenezko prozesuan lortutako behin betiko kalifikazioak onartzea.

2.- Lanpostuak hautatzeko aldi bat ezartzea, 2023ko urriaren 2tik 16ra bitartekoa, biak barne.

3.- Lanpostuak hautatzeko, hautaketa-prozesua gainditu duten izangai guztiei deituko zaie. Deialdi ez-nominatibo honen helburua da bermatzea hautaketa-prozesuan parte hartzera deitutako pertsonen kopuruak ziurtatzen duela deialdiaren xede diren plaza guztien esleipena. (prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 12. 1 puntua).

4.- Deialdi horrek ez du esan nahi lanpostu bat lortzeko eskubiderik aitortzen denik.

 

Laburpen taula

Eskala

Izapidea

Datak

Non

Kidego Teknikoa. Erizaintzako Eskala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa

Lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen zerrenda argitaratzea

Irailaren 12a

Web orria (IVAPeko zuzendariaren ebazpena)

Kidego Teknikoa. Erizaintzako Eskala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa

Lanpostuak aukeratzea

Urriaren 2tik 16ra

Web orria edo aurrez aurreko arreta (aurretiko hitzordua)

Laguntzako langileen Talde Profesionala. Prozesu berezia

Lehiaketa fasearen behin betiko emaitzak

Urriaren 18a

Web orria

Laguntzako langileen Talde Profesionala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa

Lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen zerrenda argitaratzea

Urriaren 18a

Web orria (IVAPeko zuzendariaren ebazpena)

Laguntzako langileen Talde Profesionala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa

Lanpostuak aukeratzea

Azaroaren 8tik 21era

Web orria edo aurrez aurreko arreta (aurretiko hitzordua)

Administrarien eskala. Prozesu berezia.

Lehiaketa fasearen behin-behineko emaitzak

Irailaren 29a

Web orria

Administrarien eskala. Prozesu berezia.

Lehiaketa fasearen behin betiko emaitzak

Azaroaren 7a

Web orria

Administrarien eskala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa.

Lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen zerrenda argitaratzea

Azaroaren 7a

Web orria (IVAPeko zuzendariaren ebazpena)

Administrarien eskala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa.

Lanpostuak aukeratzea

Azaroaren 8tik 21era

Web orria edo aurrez aurreko arreta (aurretiko hitzordua)

Administrari laguntzaileen eskala. Prozesu berezia.

Lehiaketa fasearen behin-behineko emaitzak

Irailaren 29a

Web orria

Administrari laguntzaileen eskala. Prozesu berezia.

Lehiaketa fasearen behin betiko emaitzak

Azaroaren 7a

Web orria

Administrari laguntzaileen eskala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa.

Lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen zerrenda argitaratzea

Azaroaren 7a

Web orria (IVAPeko zuzendariaren ebazpena)

Administrari laguntzaileen eskala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa.

Lanpostuak aukeratzea

Azaroaren 8tik 21era

Web orria edo aurrez aurreko arreta (aurretiko hitzordua)

 

 

Kategoria

Izapidea

Datak

Non

ARTE GRAFIKOETAKO LAGUNTZAILEA

INPRENTAKO ARDURADUNA

PEOIA

GAUEKO JAGOLEA

ITSASONTZIKO ARDURADUNA

Lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen zerrenda argitaratzea

Irailaren 20a

Web orria (IVAPeko zuzendariaren ebazpena)

Lanpostuak aukeratzea

Urriaren 2tik 16ra

Web orria edo aurrez aurreko arreta (aurretiko hitzordua)