Bi ataletan banatuta dago azterketa. Batetik, kultura-programazioaren egoera erakusten da bere osotasunean, ekitaldi-moten arabera eta 2023ko epealdi bereko datuekin alderatuta. Bestetik, bost kultura-esparru zehatzen kultura-programazioaren errealitatean sakontzen da: Musika, Antzerkia, Dantza, Bertsolaritza eta Erakusketak.
Azterketa egiteko informazio-iturria Kulturklik ataria izan da, bertsolaritzaren kasuan izan ezik. Bertsolaritzaren datuak aztertzeko erabilitako informazio-iturria Bertsozale Elkartea izan da.