Egoitza elektronikoa

Administrarien eskalan eta administrari laguntzaileen eskalan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuen argitalpena atzeratu egin behar da

Argitalpen-data: 

Administrazioaren laguntzaileen kidegoko administrari laguntzaileen eskalan eta administrarien kidegoko administrarien eskalan enplegua finkatzeko deialdi berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duen IVAPeko zuzendariaren ebazpenaren argitalpena atzeratu egingo da.

Ebazpena argitaratzen denean hautaketa-prozesuaren webgunean argitaratuko da, dagokion "albistea" erabiliz eta SMS pertsonalizatuak bidaliz.