Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Sodupe Herrerías eta Cadagua ibaien ur-goraldietatik babesteko proiektua idazteko lizitazioa ireki berri da

Argitalpen-data: 

Cadagua eta Herrerías ibaien bateratzea Sodupen
  • Proiektuaren idazketak 230.000 euroko aurrekontua du, BEZa barne
  • Proiektua idazteko aurreikusitako egikaritze-epea 8 hilabetekoa da

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dagoenak, Sodupeko (Gueñes) biztanleak Herrerías eta Cadaguako ur-goraldietatik babesteko obraren proiektua idazteko lizitazioa ireki berri du, bi ibaiek bat egiten duten hiri-ingurunean. Proiektuaren idazketak 230.000 euroko aurrekontua du, BEZa barne, eta 8 hilabeteko egikaritze-epea aurreikusi da.

Alde batetik, Cadagua ibaian, bi ibaiek bat egiten duten eremutik ibaian gora, ur-goraldia hazarazteko arrazoi nagusia Allende Zelaiara sartzeko zubia buxatzea da. Elkargunetik behera, ibilgu nagusiaren edukiera eta uholde-lautadak ez dira nahikoak ur askoko gertakarietako emariei eusteko. Bestalde, Herrerías ibaian, uholdea gertatzen da bai ibilguan diren zabalera eskaseko azpiegiturengatik, bai ubide arruntaren sekzio nabarmen txikiagatik, uraldien emariei eusteko.

Egoera horri aurre egiteko, lehenik eta behin dauden aukerak baloratu eta aztertu behar dira. Aztertu beharreko jarduketa posibleen artean daude (bestelako batzuk aztertzea baztertu gabe): Iartuko zubiak eta Allende Zelaia kalekoa ordeztea, La Conchitako presa txikia kentzea, Herrerías ibaiaren ibilgua handitzea, bai eta Cadaguako ibilguaren tartea ere, bi ibaien elkargunetik ibaian behera. Azkenik, bi ibaien ertzetan zehar ibilguaren zenbait zatiren edukiera handitzeko beharra aurreikusten da.

Bai Cadagua ibaia,  baita Herrerías ere Gordexola – Sodupeko arrisku potentzial esanguratsuko eremuan (UAHE) sartzen dira, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Uholde Arriskuaren 2022-2027 Kudeaketa Planean jasotzen den bezala. Ibai-tarte horrek hiri-ingurune egonkorra zeharkatzen du, eta uholde-maiztasun handiak eragiten ditu. Izan ere, ez da ezohikoa 10 urtetik beherako errepikatze-denborako ur-goraldiek ohiko ibilgua gainditzea. Egungo egoeran, UAHE horretan  espero den batez besteko kaltea urtekoan 0,9 M €-koa da, eta kalkuluen arabera, urtekoan, 305 biztanle dira arriskupean.

Era berean, ibai-eremua oso antropizatuta dago. Beraz, jarduketa hau aukera bat da uholde-arriskua murriztea ahalbidetuko duten egiturazko jarduerak ezartzeko, ibai-sistemaren funtzionamendua hobetzeko eta Plangintza Hidrologikoan finkatutako ingurumen-helburuak lortzea sustatzeko.

Sodupe Herrerías eta Cadagua ibaien ur-goraldietatik babesteko proiektua idazteko lizitazioa URA Uraren Euskal Agentziaren eta Gueñesko Udalaren arteko bileren eta landa-lanen emaitza da.

 

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Uraren Euskal Agentzia

Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Uraren Euskal Agentzia

Urkixo zumarkalea, 36  7. solairua
48011 – Bilbao

Uraren Euskal Agentzia

Intxaurrondo kalea, 70  1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana