Europar Batzordeak eskatzen duen LEADER laguntzen pizgarrien efektua bermatzearren eta landa-garapenerako proiekturen bat duten sustatzaileen aurreikuspenak ez eteteko xedez, eskabide-inprimakia prestatu da laguntzen deialdia argitaratu aurretik. MENDINETen aurrean aurkeztu beharko da hori, eskaeraren xede diren jarduerekin hasi aurretik. Inbertsio-proiektuen kasuan, eskudun erakunde kudeatzaileak laguntzaren xede diren eragiketak hasi ez direla ziurtatzen duen akta idaztearen mende geratuko da eskaeraren onarpena.
Hala ere, kontuan izan behar da eskaera egiteko epea eta deialdiaren gainerako beste zehaztasunak, aurkeztu beharreko agiriak, eskaera ofizialaren datuak eta eskaera egiteko jarraibideak barne, ezarriko dira Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren aginduan. Agindu horrek iragarriko ditu LEADER laguntzak 2022ko ekitaldirako Beraz, aurretiko fase honetan ez dago agiri gehigarririk zertan aurkeztu.