Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Finantzaketa eta gastu publikoa sormen-sektoreetan (EAE txostena 2020)

Estatistika honen helburua da sormen-sektoreetarako aurrekontu publikoei buruz informazioa ematea, baita erakunde publikoek sormen-sektore horietan sortzen duten enpleguari buruzkoa ere. Euskadiko Autonomia Erkidegoan horrelako azterketa bat egiten den lehen aldia da hau.

2019-2022 aldiko Estatistikaren Euskal Planean barne hartuta dago eragiketa hori eta 2020ko EAEko kulturako finantzaketaren eta gastu publikoaren estatistikarekin batera jarri da martxan (estatistikaren zazpigarren edizioa). Bi eragiketen artean 2020ko EAEko kultura- eta sormen-sektoreetako finantzaketaren eta gastu publikoaren estatistika gauzatuko da.

Kultura-sektoreei dagokienez egiten den azterlanarekin gertatzen den bezala, Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Behatokiak sustatu du azterlana. EAEko Administrazio publikoek (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, udalak eta erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta fundazioak) sormen-sektoreetan egiten duten ekarpen ekonomikoa, eta sustapen- eta inbertsio-politikak zein diren jakitea da eragiketa honen helburua.

Ondoren, burututako lanaren emaitzek aurkezten duten egitura zehazten da, honako atal hauetan:

  • Azterlanaren metodologia
  • Sormen-sektoreetan likidatutako gastua
  • Sormen-sektoreetan kontsolidatutako gastua
  • Diru-sarrerak sormen-sektoreetan
  • Enplegua sormen-sektoreetan