Oposizio-faserako prestatutako probak honako leku eta orduetan egingo dira:
Irailaren 18 (igandea): 10:00, Barakaldoko BEC erakustazokan.
1. pabilioia: AANANOU – DE LA FLOR bitartean
2. pabilioia: DE LA FUENTE – IBARLUCEA bitartean
5. pabilioia: IBARRA – PILARTE bitartean
6. pabilioia: PILDAIN – ZUZAETA bitartean
Gogoan hartu:
- Garraio publikoa hartzea duzu onena BEC erakustazokara iristeko (metroaren geltokia duzu instalazioen ondo-ondoan). Nola iritsi jakiteko .
- Ateak azterketa ordua baino 45 minutu lehenago irekiko ditugu.
- Abizenaren arabera dagokion pabiloira joan beharko duzu. Pabiloi bakoitzaren barruan zenbakidun eremuak daude. Irailaren 15ean, ostegunean, abizenen eta azterketa-eremuen banaketa argitaratuko da webgune honetan.
- Egokitzapenen bat (azterketa zabalduak, zeinu-interpretea, etab.) edo proba egiteko laguntzaren bat eskatu duten pertsona guztiei aldez aurretik jakinaraziko zaie nora joan behar duten: atariko 1. gelara (0 maila) edo 5. pabiloira, edozein abizena dutela ere.
- Ez ahaztu NAN, gida-baimena edo pasaportea eraman behar duzula azterketara.
- Boligrafoa ere zuk eraman behar duzu (beltza edo urdina).
- Probaren A zatiak 40 galdera eta erreserbako 5 izango ditu. B zatiak 20 galderako bi aukera eta erreserbako 2 izango ditu. Hautatzen duzun aukeraren galderei erantzun beharko diezu.
- Bi probak batera entregatuko dira koadernotxo batean, eta ordu bat eta 45 minutu izango dituzu bi zatiak egiteko.
- Ariketak amaitu ondoren, galderen koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak argitaratuko dira.
- Probaren emaitzak irailaren 22a baino lehen jakinaraziko dira.