Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Eusko Legebiltzarrera iritsi da Hidrogenoaren Euskal Estrategia

Energiaren Euskal Erakundearen ordezkaritza Eusko Legebiltzarrera gerturatu da.

2021-04-20

EEEren zuzendari nagusiak deskarbonizazioan funtsezkoa den elementu hori garatzeko helburuak aurkeztu dizkie talde parlamentarioei

  • Produkzio berriztagarriak kontsumo-orduekin integrazio handia izan dezala ahalbidetzen du hidrogenoak, eta ekonomiaren sektore handiak deskarbonizatzea, hala nola garraioa, eta horrek bidea berdindu egiten du Negutegi Efektuko Gasen emisioetan urria den gizarte bat lortzeko.
  • Beharrezkoak diren inbertsioak 910 eta 1.510 M€ bitarte izatea kalkulatzen da, eta 2030ean hidrogeno berdearen 100.000 tonako produkzioa ahalbidetuko luke horrek.
  • Orokortutako nazioarteko hazkundea aurreikusten da hidrogeno-arloan datozen urteetan.

 

Euskal Energia Erakundearen zuzendari nagusi kontseilari Iñigo Ansolak gaur arratsaldean aurkeztu dizkie Eusko Legebiltzarreko ordezkari guztiei Eusko Jaurlaritzaren Hidrogenoaren Euskal Estrategian ezarritako lan-ildo nagusiak. Bektore honek eskaintzen dituen aukera energetikoak, ingurumen-arlokoak, eta industria- eta teknologia-garapenekoak aprobetxatzeko Euskadi lidergo-posizio batean kokatzeko oinarriak ezartzen dituen dokumentu bat, eta lagungarria izango dena Euskal Energia Estrategiaren energia-sistema eraldatzeko helburuak betetzeko.
 
Bere mintzaldian, Ansolak nabarmendu du elementu hori funtsezkoa izango dela energia berriztagarriak behin betiko abiarazteko eta energia-sisteman integratzeko, eta hori ezinbestekoa da Euskadi bere gain hartutako deskarbonizazio-kuotetara iristeko, Europako helburuekin eta Parisko akordioarekin lerrokatuta. Azken helburua 2050ean petrolioaren eta haren deribatuen zero-kontsumoa lortzea da energia-erabileretarako, eta garrantzi handiko helburua da hori industria-gizarteetan, hala nola euskal gizartearen kasuan. 

Egungo ahalmen industrial, logistiko eta teknologikoetan oinarritutako Euskadiko hidrogenoaren produkzio-, banaketa- eta kontsumo-ekosistema baten sorkuntza bultatzea du helburutzat Hidrogenoaren Estrategiak. Hidrogeno-haran horrek euskal industria eta beste sektore batzuk –hala nola garraioa– deskarbonizatzeko erreminta bideragarri bezala balio duen hidrogenozko tokiko merkatu bat sortzea ekarriko du. Era berean, euskal teknologia zenbait sektoretan –hala nola eolikoan– garatzearekin gertatu den bezala, ezagutza hori nazioarteko merkatutara esportatzea ahalbidetuko du, sektoreak Europa osoan hazkundea izango duela aurreikusten baita datozen urteetan.

Finkatutako helburuek produkzio osoa hartzen dute barnean (produkzioa, biltegiratzea, garraioa eta banaketa), eta horrek elementu horren ikuskera holistikoa dakar Euskadiko Energia Estrategiaren helburuekin integratzeko.

Kalkuluen arabera, 910 eta 1.510 milioi euro bitarteko balioa duten inbertsioak beharko dira helburuak lortzeko. Horri esker, hidrogeno berriztagarriko edo karbono urriko 100.000 tona baino gehiago produzitu ahalko liratekeela aurreikusten da, eta petrolioaren 300.000 tona baliokidera hurbiltzen den energia ez-berriztagarriaren aurrezpena ekarriko du horrek. Gutxi gorabehera 350.000 etxebizitzaren kontsumoaren baliokidea da hori,eta karbono dioxidoaren 590.000 eta 790.000 tona bitarteko Negutegi Efektuko Gasen emisioen gutxitzearen baliokidea ere bai.

 

HIDROGENOAREN EUSKAL ESTRATEGIA. 2030ERAKO HELBURUAK
PRODUKZIOA 300 MW-ko elektrolizazio-potentzia instalatua lortzea.
Produzitutako hidrogenoaren % 100 jatorri berriztagarrikoa edo karbono urrikoa izatea.
Urtean 2.000 t erregai sintetiko produzitzea.
AZKEN ERABILERAK. INDUSTRIA Industrian lehengai gisa kontsumitutako hidrogenoaren % 90 jatorri berriztagarrikoa edo karbono urrikoa izatea.
Hidrogenoa industria-sektoreko energia-kontsumo osoaren % 5 izatea.
AZKEN ERABILERAK. ERAIKINAK Hidrogeno bidezko 20 autobuseko flota Euskadin.
AZKEN ERABILERAK. GARRAIOA ETA MUGIKORTASUNA Hidrogeno bidezko 20 autobuseko flota Euskadin.
Salgaiak garraiatzeko hainbat tamainatako 450 ibilgailuko flota.
Sarbide publikoko 10 hidrogeneraz osatutako sarea, presentzia hiru lurralde historikoetan bermatuz.



Hidrogeno berdea
Europako instantziei gagozkiela, hidrogenoa kontuan hartu beharreko elementutzat identifikatzen da berotegi-efektuko emisiorik gabeko ekonomia bateranzko energia-trantsizioan.

Beste zenbait metodoren artean, elektrizitatetik abiatuta produzitzen da hidrogenoa, eta biltegiratu eta garraiatu egin daiteke, eta, hori horrela, soluzio bat eskaintzen du elektrizitate berriztagarriaren arazo nagusia gerarazteko: eguzkia dagoenean edo haizeak jotzen duenean produzitzen da, eta ez beti kontsumitua izateko gehien behar denean. Azken batean, energia berriztagarriak energia-sisteman masiboki integratzea ahalbidetzen du hidrogenoaren erabilerak, negutegi-efektuko emisiorik gabeko gizarte bateranzko bidea berdinduz. 

Gainera, garraio astuna, itsas garraioa, aire-garraioa eta gisa horretako ekonomiaren zenbait sektore deskarbonizatzeko aukera ematen du hidrogenoak, baita karbono dioxidoko beren emisioak murrizteko alternatiba teknikoki bideragarriak ez dauzkaten industria-aplikazio jakin batzuk ere. Horrek guztiak garrantzi handiko elementu bihurtzen du energia berriztagarrietan oinarritutako eta karbono-emisiorik gabeko eredu bateranzko Energia Trantsiziorako.

Kalkuluen arabera, datozen urteetan garapen nabarmena izango da hidrogenoaren merkatu europar eta globalean, eta hidrogenoaren balio-kate osoan aukerak ekarriko ditu horrek, produkzioan eta integrazioan sorkuntza berriztagarriko plantekin zein biltegiratzean, garraioan, banaketan eta kontsumoan. 

Hidrogenoaren Euskal Estrategia argitalpena (PDF)