Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Eusko Jaurlaritzak, 2015az geroztik, 4 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Uribe eskualdeko landa"sustapenerako 72 proiektutara, eta 12 milioi inguruko inbertsioak sortu ditu

2021-11-05

  • Leader eta Erein programen bidez, zeinak udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikoa bultzatzen duten, landatartasun-mailaren arabera
  • Proiektuak garatzeko Jata Ondo Landa Garapeneko Elkartearen laguntza eta aholkularitza jaso dute

Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, eskualdeko udalerrietakoekin eta Jata Ondo LGE elkartekoekin batera, proiektu hauek bisitatu dituzte gaur goizean: Maruri"Jatabeko Kulturkirol ekipamenduaren egokitzapena erabilera anitzetarako, Meñakako Andikoetxe baserriaren berreraikuntza, Gamiz-Fikako Errementari Etxearen eraberritzea eta Lezamako frontoiaren eraikinean kirol- eta prestakuntza"elkarteentzako jarritako espazioak. Hala, bertatik bertara ezagutu dituzte Bizkaiko Uribe eskualdean finantzaketa publikoarekin garatzen ari diren ekimenak.

Bisitan parte hartu dute Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari Jone Fernándezek, Jata Ondo Landa Garapenerako Elkarteko (LGE) ordezkariekin eta inguruko udalerrietako alkate askorekin batera, Erein eta LEADER programen bidez onuradun izan diren proiektuak gertutik ezagutzeko.

Laguntza horiek udalerrien sustapena, garapena eta dibertsifikazio ekonomikoa sustatzen dute, landatartasun"mailaren arabera, eta honako helburu hauek dituzte: enpresak sortzea, handitzea eta modernizatzea, besteren konturako kontratazioak egitea, azpiegiturak eta oinarrizko zerbitzuak eraikitzea eta konpontzea, turismoa sustatzea, etxebizitza eskuratzeko aukerak hobetzea eta bizi"kalitatea hobetzea.

URIBEKO DATUAK

2015-2021 urteen artean, Bizkaiko Uribe eskualdeak 4.165.000 euro inguruko landa"sustapenerako laguntzak jaso ditu, guztira 72 proiekturentzat, eta 11,6 milioi euro baino pixka bat gehiagoko inbertsioak egin ditu.

Laguntza kopuru horretatik, 3,4 milioi inguru Erein programatik datoz; horietatik 1,14k erakunde pribatuek sustatutako 21 proiektu finantzatu dituzte, eta 2,25 inguru sustapen publikoko 35 proiektutara bideratu dira. Guztira, 9,3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa izan da. Proiektu horien artean, aipatzekoak dira, adibide gisa, landa"turismoko eta landetxeetako zenbait eraikin egokitzea, hainbat udalerritan argiteria hobetzea, eta kirol"ekipamenduak eta aparkalekuak jartzea.

Gainerako laguntzak, 773.468 euro guztira, LEADER programari dagozkio eta 2,35 milioitik gorako inbertsioa egitea dakarten 16 proiektu finantzatzeko erabili dira. Besteak beste, etxebizitzak birgaitzea, ur-hornidura hobetzea eta langileak kontratatzea.

EUSKADIKO DATU OROKORRAK

LEADER

2017tik 2020ra bitartean, 29,5 milioi euro inguru onartu dira EAEko laguntzetan, Leader programaren bitartez. Kopuru horren zatirik handiena (15,5 milioi euro) azpiegiturak, oinarrizko zerbitzuak eta udalerrien berrikuntza sustatzeko erabili da, eta, ondoren, enpresak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko inbertsioak egiteko (10,4 milioi). Gainerakoen helburua ekintzailetzari (1,7 milioi), etxebizitzari (1,56 milioi) eta besteren konturako kontratazioari (365.000 euro) laguntzea izan da.

Gaur egun ebazten ari den 2021eko deialdian 9.310.000 euroko laguntzak aurreikusten dira. Beraz, 2017-2021 aldian Euskadiri Leader ekimenaren bidez iritsiko zaizkion laguntzen zenbateko osoa 40 milioi euro ingurukoa izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Programaren esparruan onetsitako Leader eremuko landa-udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko dira laguntza horiek, eta honako helburu hauek dituzte: enpresak sortu eta modernizatzea, azpiegiturak kontratatu, eraiki eta konpontzea, eta etxebizitza eskuratzeko aukerak hobetzea.

EREIN

Programa honek bi modalitate ditu: publikoa eta pribatua. Lehenengoa, udalentzat ez ezik, era guztietako toki-erakundeentzat ere bada, eta bigarrenak partikularrek garatutako jarduerak finantzatzen ditu. Helburua da aurrera egitea Euskadiko landatartasun-maila handieneko eremuen sustapenean eta garapenean, horietan 116 udalerri baitaude. 2017tik 2021era, 27,6 milioi euro inguru eman dira bi laguntza"modalitate horien bidez.

MENDINET

LEADER laguntzak Mendinet toki"ekintzako taldeak kudeatzen ditu. Mendinet Euskadiko Landa Garapenerako 18 elkarteek (LGE) eta Eusko Jaurlaritzaren mendeko Hazi Fundazioak osatzen dute. Taldearen eginkizuna da zonalde horien garapen ekonomikoari laguntzea, landa-eremuko biztanleria mantentzeko, eta, horretarako, jarduteko biztanleria" eta lurralde"oinarria zabaltzen da enplegu"aukerak sustatzeko eta haien bizi"kalitatea hobetuko duten ekipamenduak eta zerbitzuak eskaintzeko. Hori guztia estrategia berritzaile baten bidez, zeinak garapen jasangarri integratu eta kalitatezkoa bermatuko duen.

Jata Ondo Uribe eskualdeko LGEa da. Hainbat arlotan lan egiten du, hala nola lurralde"antolamenduan, nekazaritza eta basogintzan, osasunean, ingurumenean, zonaldeen sustapen eta dibertsifikazio ekonomikoan edo turismoan, besteak beste. Horretarako, hainbat proiektu eta programa jarri ditu martxan, eskualderako ezarritako helburuak lortzea errazten dutenak, eta, gainera, Uribe eskualdeko landa"sustapenerako laguntzak kudeatzeko erakunde laguntzaile eta, beraz, aitortua da, biztanleen bizi-kalitatea, duintasuna eta nortasuna hobetzea xede duena.

BISITATUTAKO PROIEKTUEN DATUAK

Goizean zehar bisitatu diren proiektuen tipologia ahalik eta zabalena izan dadin aukeratu da: hezkuntza"zerbitzua, etxebizitza, jarduera ekonomikoa eta turismoa:

GERTUKO MERKATARITZA ETA MARURI-JATABEKO KULTURKIROL EKIPAMENDUAREN EGOKITZAPENA ERABILERA ANITZETARAKO

Bi jarduera horiek Erein programaren finantzaketarekin egin dira, udaletxeari atxikitako herriko igerilekuen eremuan, kirol", osasun" eta aisialdi"ekipamenduen jarraipen gisa, eta bertan erreferentzia"gune bat sortu da tokiko biztanleentzat zein inguruko udalerrientzat.

Dendaren kasuan, lokal bat egokitu da, eta, bertan, administrazio"emakida baten bidez, gertuko merkataritza"zerbitzua ematen da, premiazko produktuak eta tokiko ekoizleenak eskainiz.

Kulturkirol berokuntza"sistema eta oholtza mugikor baten bidez egokituz, erabilera anitzeko espazio estali bat gaitzea lortu da, kontzertuetarako, zinemarako, kirol"jardueretarako eta abarrerako nahikoa edukiera duena.

MEÑAKAKO LASTOETXE LANDETXEA

Meñakako Andikoetxe baserria berreraiki da, lau logelako landetxe bat egiteko.

Berreraikuntzarako, lastoz eta material naturalez egindako bioeraikuntza"sistemak erabili dira. Ostatu"zerbitzua emateaz gain, tokiko produktuekin eta gastronomiarekin lotura duten jarduerak antolatzeko sortu da proiektua. Aurten amaitzea aurreikusten da.

Ostatu-zerbitzuaz gain, proiektuak beste hainbat jarduera eskainiko ditu:

  • Neurrira egindako ekitaldi txikiak. Beti ikuspegi jasangarri batetik, km0, gure tradizioak eta kultura aintzat hartuta. Kontzertu eta ospakizun txikiak.
  • Lastoetxe Txokoa. Lastoetxe Kluba. Zerbitzu honen xedea da gure kultura ezagutaraztea, baita mentalitate irekia izaten lagunduko diguten beste kultura batzuk ere. Jarduera askotariko eta aberasgarriak (dastaketak, egun bat merkatuan, show cooking, tokiko artisautza, yoga eta surfa…).
  • Tokiko produktuak sustatzea: tokiko produktuak, artisautza, etab.

ERREMENTARI ETXEA BERRITZEA GAMIZ-FIKAN

Fikako erdiguneko Errementari eraikinaren birgaikuntza Leader programaren laguntzen bidez finantzatu da, 2016tik aurrera. Proiektuaren helburua erabilera anitzeko ekipamendua sortzea da: ludoteka, liburutegia, hirugarren adinekoentzako gunea, erabilera anitzeko gelak, eta abar, ostalaritza-jarduerarako gune bat barne. Jarduera honek Fikako erdiguneko mota horretako zerbitzuen gabezia arintzea du xede, gizartea eta kultura dinamizatzeko gunea izan dadin eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sor ditzan.

LEZAMAKO FRONTOIAREN ERAIKINEAN KIROL"ELKARTEENTZAKO ETA PRESTAKUNTZA"IKASTAROETARAKO ESPAZIOAK EGOKITZEA

Lezamako pilotalekuko lehen solairua egokitzeko proiektua, herriko kirol"klub eta "elkarteek erabiltzeko moduko erabilera anitzeko espazioak prestatzeko. Halaber, zati bat prestakuntza"jardueretarako izango da. Jarduera honen bidez, oro har biztanleentzako eta, zehatzago, kirol"klub eta "elkarteentzako jarduerak antolatzeko espazioak sortu nahi dira.