Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

ArgazkiPAC, NPBren aitorpenen eskatzaileekin informazioa trukatzea errazten duen aplikazioa

ArgazkiPAC.jpg

2021-02-17

• Aplikazio berria NPB monitorizazioan kokatzen da, azalerako laguntza-eskaeren %100 kontrolatzeko prozedura, ikuspegi prebentiboarekin eta nekazariekin komunikatzeko prozedura berria dakarrena.

• Ezagutzaren eta berrikuntzaren bidez nekazaritza sektorea digitalizatzeko beste urrats bat da.

Nekazaritza Politika Bateratuak (NPB), birdefinitzeko prozesu betean dagoelarik, bere helburu transbertsalen artean dauka, besteak beste, nekazaritza sektorea digitalizatzea, ezagutzaren eta berrikuntzaren bidez. Horrenbestez, NPB laguntzen eskaeren esparruan, tresna digitalak sortzea aurreikusten da, onuradunen eta administrazioaren arteko elkarrizketa errazteko.

Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiekin lankidetzan, telefono mugikorretarako aplikazio bat sortu du, kudeaketa sisteman integratuta, onuradunek proba grafikoen eskaerak jaso ahal izan ditzaten automatikoki, eta errazago erantzun ahal izan dezaten in-situ egindako argazkiak bidaliz. Aplikazioa NPB monitorizazioan kokatzen da, hau da, azaleraren araberako laguntzak kontrolatzeko prozeduraren paradigma aldatzen da, prebentzio eredu baterantz, nekazariekin interakzio handiagoa izatean oinarrituta.

Lan horren ondorioz sortu da ArgazkiPAC, IOS eta Androiden erraz erabiltzeko app-a, Euskadin NPBren laguntzak eskatzen dituen pertsona orok instalatu behar duena, hala eskatzen bazaio, laboreen deklarazioa baliozkotzen lagunduko duten argazki geoerreferentziatuak bidaltzeko. 2020ko kanpainan hasi zen erabilera probatzen, eta 2021ean onuradun guztientzat erabiliko da, oro har, Euskadiko NPB monitorizazioaren barruan.

ArgazkiPACen baliozkoak diren erabiltzaile datuak eta pasahitza Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan bertan ematen dira, laguntza eskatzeko unean. Lursailak monitorizatzeko prozesuak hala eskatzen duenean, laguntzak kudeatzen dituen aplikazioak automatikoki sortzen du web zerbitzuen bidez app-an erakusten duen informazioa:

- eskuragarri dagoen azken ortoargazkiaren informazioa
- SIGPACen informazio eguneratua
- zer adierazpen ildori buruzko informazioa eman behar den

Eskatzailea eskatzen zaion argazkiaren lekura joan behar da, eta, urrats sinple batzuekin, argazki geoerreferentziatu horiek hartu. Horiek automatikoki integratzen dira aplikazioan, gero NPBren monitorizazio tratamenduaren hurrengo faseetan berrikusteko, eta deklarazioa baliozkotzeko erabiltzen dira.

Aplikazioa HAZIk gainbegiratuta garatu da, eta beste urrats bat da NPB berriaren helburu transbertsalak lortzeko.