Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas, ?Pitu?: "Memoria historikoak ezer gutxi lortzen du, sakon hausnartzera eramaten ez bagaitu"

  • Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas, ?Pitu?:
    Miguel Angel Llamas "Pitu" eta Amaia Merino, "Non dago Mikel?"en zuzendariak
eitb.eus

  • DataOtsailak 26
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Gaur, Hegoaldeko zinemetara iritsiko da “Non dago Mikel?”, Mikel Zabalza atxilotu eta hogei egunera Bidasoa ibaian hilda agertu zen herritarraren auziari buruzko filma.  

1985eko azaroaren 26an, Guardia Zibilak Mikel Zabalza nafar gaztea atxilotu zuen, ETAko kidea izatea egotzita. Goizalde horretan Intxaurrondoko kuarteletik pasatu eta desagertutzat eman eta gero, haren gorpua Bidasoa ibaian agertu zen 20 egunen buruan, euskal gizarteak kaleetan bertsio ofizial herrena (dokumentalak Jorge Argote abokatuaren prentsaurreko bateko eldarnioak erakusten ditu, besteak beste) sinesten ez zuela argi utzi eta gero.  

35 urte geroago, zigorrik gabe oraindik (2010ean itxi zuten auzia), “Non dago Mikel?” lanak garai hartako artxiboko irudi argigarri eta gordinak (nagusikeriaren, gizatasunik ezaren, potretak), Intxaurrondon torturatu zituzten hainbat herritarren (Ion Arretxeren hitz ausart, egiati eta eskuzabalak; Idoia Aierberen, Mikelen bikotekidearen, berunezko hitzak) eta zabalzatarren lekukotasunak (Garbiñe Garate amaren duintasuna) uztartzen ditu. Gainera, egiarako goseak badirauen erakusgarri, Mikel Zabalzaren iloben egungo hausnarketak ere biltzen ditu filmak, egitura dotore eta eraginkorrez eta efektu suntsigarri baina bizkorgarriz.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri