Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

COVID-19ari aurre egiteko jarduerak elikaduraren balio-katearen esparruan

Argitalpen-data: 

Elikagaien hornidura funtsezko jarduera da, bereziki osasun larrialdi egoeran bermatu behar dena; hiritarrentzako oinarri-oinarrizko zerbitzua da eta ezinbestekoa gizarteari behar duen lasaitasuna helarazteko, oinarrizko elikagaiak eskuratzeko iturri ziurretara eta nahikoetarako sarbidea baitu.

Eusko Jaurlaritza elikagaien ekoizpen katearen eta horniduraren funtzionamendua eta eraginkortasuna zuzena dela bermatzeko behar diren prozedura guztiak ezartzen ari da, eta funtsezkoa da kate horretako kate begietan parte hartzen duten pertsonen osasuna zaindu eta babestea.

1. Koronavirusak eragindako alarmaren ondorioz Euskadiko elikaduraren balio-katera bideratutako ezohiko laguntza ekonomikoak

a) Ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta ontziratutako uraren sektoreetarako 2021erako aparteko laguntzak

b) Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro bideratuko ditu ardogintza, sagardo eta bertako garagardoaren sektoretara finantzaketarako tresna berri bat gisa

c) Nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreei aparteko laguntzak, ekoizpen- eta merkataritza-jarduerei eusteko Covid-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntzen-esparruaren babesean

2 milioi euro bideratu dira Elkarteei eta enpresei babesa emateko, lehen produkzioko produktu galkorren produkzio-soberakinak erosiz (arrantza, nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreak, eta biltegietan jasotako eta hotel, jatetxe eta kafetegien sektorean banatzeko aurreikusita zeuden produktu galkorrak). Jarduketak stock-ak erretiratzearekin eta kudeatzearekin lotuta egon daitezke, baita izozteko edo beste mota bateko ezohiko neurriak aplikatzearekin ere, etorkizunean produktu horiek merkaturatu ahal izateko.

Aginduaren onuradunak produktuaren stocka duten euskal enpresak izango dira, gutxieneko kostu-preziora iristen ez direnak eta eskaria jaistea edo prezioak ekoizpen-kostuen azpitik jaistea ekar dezaketenak.

Euskadin elikagaien produkzioa mantendu nahi dute eta hornikuntzako lehen helburu horri erantzuteko arriskuen analisi bat kontuan hartuz identifikatu diren premiazko neurrietan oinarritzen dira. Horretaz gain, hotel, jatetxe eta kafetegien sektoreko kanala erabat itxi izanaren ondorioz, elikaduraren balio-kateko enpresak jasaten ari diren larrialdi-egoera arintzea ere bilatzen da.

d) Sendotu programa atzeratzea

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren Agindu berriaren bitartez, ondoren aipatuko ditugun programei loturik, ETEek administrazioari itzuli beharreko kredituak eta alokairuak atzeratuko da Sendotu programa, nekazaritza, arrantza, elikadura eta landa-garapen sektoreetako pertsona fisiko edo juridikoentzako laguntza-programa, inbertsio-proiektuak finantzatzeko, Finantzen Euskal Institutuak eta Finantza Erakunde laguntzaileek eman beharreko maileguei bermeak emanez, eta mailegu horien finantza-kostua murrizteko interes-tasen hobaria eskainiz.

Bi programen itzulketen atzerapenaren zenbatekoa 400.000 eurokoa da.

e) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren zenbait laguntza-programa "in situ" ziurtatzeko baldintza atzeratzeko eskaera

f) Arrantza-sektorearen lehiakortasuna mantentzeko laguntzak

Alarma-egoera deklaratu ondoren sortutako abaguneak arrantza-enpresen emaitza ekonomikoetan duen eragina arintzea eta arrantza-sektorearen lehiakortasunari eusteko laguntzak martxan jarriko dira. Horretarako, konpentsazio bat ezartzen da, arrantza-ontzien armadoreen zein saregileen eta paketatzaileen hileko fakturazioaren batez-bestekoaren arabera, (martxokoa, apirilekoa, maiatzekoa eta ekainekoa, hala balitz); batezbesteko hori azken hiru urteetakoarekin alderatuko da, (2017,2018 eta 2019), autonomia-esparruko arrantza-enpresak konpentsatzeko.

Laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako kredituetatik baino ez dira aterako. Kreditu horiek, 2020ko ekitaldirako, 3.000.000 eurokoak dira.

2. Koronabirusari (SARS-CoV-2) aurre egiteko jarduketa protokoloa, arrantza ontzi, nekazaritza eta abeltzaintza ustiategi, sasoiko lana eta elikagaien industrietarako

Protokolo honen bidez erantzukizunez jokatzeko deia egin nahi diegu elikadura esparruko balio kateko pertsonei eta enpresei (ontziak, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak, elikagaien industriak, elikagaien garraioa, logistika eta garraioa, eta elikagaiak merkaturatzeko establezimenduak) arriskuak ahalik eta txikienak izan daitezen eta kutsatzea saihesteko.

3. Elikagaien Balio Kateko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko premiazko neurriak (ONEKIN Programa)

4. Eguneko otordu solidarioen banaketa

5. Bertako produktuak etxetik lortzeko plataformak

6. Koronabirusa eta Elikagaien Segurtasuna