Xedea:
Enpresa txiki eta ertainek, banakako enpresaburuek eta profesional autonomoek 2020an eta 2021ean formalizatutako maileguak berritu ahal izatea ahalbidetzea, 50/2020 Dekretuaren eta 106/2021 Dekretuaren babesean (COVID-19aren eragina arintzeko finantza-laguntzako programak antolatzen dituena).
Enpresa eta pertsona onuradunak:
50/2020 Dekretuaren eta 106/2021 Dekretuaren babesean 2020an eta 2021ean formalizatutako maileguak dituzten enpresa txiki eta ertainak, banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak, 2022ko amortizazio-kuotei aurre egin behar dietenak.
Berritze aldatzailearen ezaugarriak:
Amortizazio-gabealdia 12 hilabetez handitzea
Maileguen epeari eta finantza-baldintzei eustea.
Diru-laguntzak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak % 50ean diruz lagundutako enpresa edo pertsona onuradunak ordaindutako abal-komisioa
Enpresa edo pertsona onuradunak ordaindutako ordainketa-interesak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak % 100ean diruz lagunduta.
Formalizazio-komisioa:
- maileguaren indarreko zenbatekoaren % 0,25, enpresa edo pertsona onuradunak Elkargiri ordainketa bakarrean ordaindu beharrekoa. Berritutako zenbatekoaren gaineko EBB
- maileguaren indarreko zenbatekoaren % 0,25, enpresa edo pertsona onuradunak finantza-erakundeari ordainketa bakarrean ordaindu beharrekoa, berritutako zenbatekoaren gainean.
Epea:
Eskabideak: 2022ko uztailaren 28tik urriaren 30era arte
Formalizazioak: 2022ko abenduaren 31ra arte
Eskaerak eta informazioa:
Eskabideak https://www.elkargionline.com/ webgunearen bidez egingo dira.
Enpresentzako laguntza eta zerbitzuen katalogoa, 2021rako.
ETEko laguntzen katalogo digitala
Informazio gehiagorako araudia kontsultatu:
- 106/2021 DEKRETUA, martxoaren 9koa, zeinaren bidez enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2021eko programa garatzen baita, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko.
- AGINDUA, 2021eko martxoaren 9koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programarako deialdia, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko; programa hori martxoaren 9ko 106/2021 Dekretuan arautzen da.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Elkargi, SGR sozietatearen arteko HITZARMENA, enpresa txiki eta ertainak, banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak finantzatzeko 2021rako laguntza-programa birfinkatzeko dena, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzutekoa
- Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta XXX Entitate finantzieroen artekoa, enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2021. urteko programa bideratzeko, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko
- 50/2020 DEKRETUA, martxoaren 31koa, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020ko programa garatzen duena, COVID-19aren eragin konomikoari aurre egiteko.
- AGINDUA, 2020ko apirilaren 1ekoa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena. Horren bidez argitaratzen da martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuan arautzen den enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntza emateko programaren deialdia, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko.
Dokumentazioari edo abala eskatzeari buruzko informazioa:
- Araba: 945 23 12 12 comercialaraba@elkargi.es
- Bizkaia: 944 23 82 28 comercialbizkaia@elkargi.es
- Gipuzkoa: 943 30 90 60 comercialgipuzkoa@elkargi.es
- Navarra: 948 22 70 22 comercialnavarra@elkargi.es