Diru-zuzkiduraren zenbatekoaren handitzea
2019ko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, 200.000 euro gehitu da gehieneko diru-zuzkidura osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura, honela banatuta: 130.000 euro II kapituluari dagozkio; 50.000 euro III. kapituluari, eta 20.000 euro VI. kapituluari.
2019ko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, 300.000 euro gehitu da gehieneko diru-zuzkidura osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura. Zenbateko hori oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako erabiliko da.
Era berean, bi dirulaguntzen Balorazio Batzordearen kideak izandatutak izan dira:
Kooperazioa: 2019ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordearena Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituraren sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez burututako laguntzen deialdian aurreikusitako Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dira.
I+G+B: 2019ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordearena Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituraren sailburuaren 2019ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez burututako laguntzen deialdian aurreikusitako Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dira.