2018an, Eusko Jaurlaritzak 2,2 milioi euro inguru bideratu ditu landa garapeneko 33 proiektutara Tolosaldean, 6 milioi euroren inbertsioak eraginda
2019.eko otsailak 13
- 2018an, exekutibo autonomoak 18 milioi baino gehiagoren laguntzak onartu ditu euskal landa eta itsasertzeko udalerrien garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko.
- Tolomendi Lan Garapeneko Elkartea da landa garapeneko jarduketen erreferente nagusia, eta aurkeztu diren 30 proiektu baino gehiagori berak emandako babesa eta aholkularitza funtsezkoak izan dira eskualderako babes ekonomiko hau lortzeko.
Amezketako erabilera anitzeko udal zentroa eta haurtzaindegiaren instalazioak, Asteasuko piezen mekanizaziorako eta muntaketarako “RN Mekanizatuak” tailerra eta Orexako taberna-jatetxea, aldi berean bertako produktuen salmenta tokia eta turismo bulegoa dena, Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertzeko garapenerako programen bitartez Eusko Jaurlaritzak Tolosaldean bultzatutako 33 proiektuetako hiru adibide baino ez dira.
Gaur goizean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Landa eta Itsasertz Garapeneko zuzendari Irma Basterra Tolomendi Landa Garapeneko Elkarteko (LGE) lehendakari Josune Malkorrarekin elkartu dira, Tolosaldeko alkate ugari ere bileran zeudela, proiektu hauek eta Leader eta Erein programen onuradun diren beste proiektu batzuk hurbiletik ezagutzeko.
Tolosaldeari buruzko datu orokorrak
Leader Proiektuak Tolosaldean, 2018an
LEADER laguntzak landatartasun gradurik handieneko udalerrien sustapenera, garapenera eta dibertsifikazio ekonomikora zuzenduta daude, eta helburu hauek dituzte, besteak beste: enpresak sortu, handitu eta modernizatzea; besteren konturako kontratazioak egitea; azpiegitura eta oinarrizko zerbitzuen eraikuntza eta konponketa; turismoaren sustapena; eta etxebizitzen eskuragarritasuna eta bizi kalitatea areagotzea.
Tolosaldean, Leader programaren 2018ko deialdian, 38 sustatzaile publikok zein pribatuk egin zuten eskaria eskualdean, eta horietako 21i oniritzia eman zaie (13 pribatu eta 8 publiko), euskal eskualde guztietan erregistratutako kopuru handiena izanda. Aurreikusitako inbertsioa 4 milioi euro ingurukoa da eta Eusko Jaurlaritzak onartutako laguntzak, berriz, milioi bat eurotik gorakoak dira. Laguntza horiek Mendinet toki ekintzarako taldeak kudeatu ditu, eta talde horretako kideak dira Tolomendi Landa Garapeneko Elkartea (LGE), Euskadiko gainerako LGE-ekin batera, eta Eusko Jaurlaritzaren mende dagoen Hazi Fundazioa.
PROIEKTUA |
HERRIA |
DOTWINE sortu eta abian jarri |
ALBIZTUR |
Orexan apartamentu turistikoak sortzeko proiektua |
OREXA |
Abaltzisketako Udalaren jabetzako Ñañarri jatetxea |
ABALTZISKETA |
DOTWINE sortu eta abian jarri |
ALBIZTUR |
Sukalde arduradunaren kontratazioa |
OREXA |
Eraikin zaharrean taberna-jatetxe, turismo bulego eta bertako produktuen denda … |
OREXAKO UDALA |
Usarraga eta Gure Toki baserrietara arteko hornidura sare berria |
BIDANIA-GOIATZEKO UDALA |
Berrobi ibaiaren pasealekuko argiteria berria |
BERROBIKO UDALA |
Urrutxugain auzoko saneamendua |
OREXAKO UDALA |
Ñañarri eraberritu eta hotel zerbitzua sortu |
ABALTZISKETAKO UDALA |
Plan Orokorreko 1. Sektoreko urbanizazio proiektua biztanle gune berria sortzeko |
HERNIALDEKO UDALA |
Amezketako Udalaren erabilera anitzeko zentroa herritarren erabilerara irekitzeko egitasmoa |
AMEZKETAKO UDALA |
Aiztunalde auzoan eguzki farolen bidezko argiteria ezartzea |
BERASTEGIKO UDALA |
Kale baserriaren birgaitzea eta etxebizitza |
ORENDAIN |
Oroitz etxearen zaharberritzea |
OREXA |
Garaikoetxea baserriaren birgaitze proiektua |
ALKIZA |
Azarola Goikoa baserria birgaitu eta handitu |
ALBIZTUR |
Kale baserriaren birgaitzea |
ORENDAIN |
Kale etxebizitza birgaitu |
ORENDAIN |
Kale baserria birgaitu |
ORENDAIN |
Olano Haundi baserriko ekialdeko teilatupean etxebizitza birgaitu |
ABALTZISKETA |
Erein Proiektuak Tolosaldean, 2018an
EREIN laguntzen helburua da landatartasun txikiagoko guneen garapen sozioekonomikoa, landa inguruneetan biztanleriari eusteko, enplegu aukerak sustatzeko, eta inguru horietako bizi kalitatea hobetzeko ekipamenduak eta zerbitzuak ezartzeko.
Programa honen bitartez Tolosaldean diruz lagundutako proiektuei dagokienez, 2018an 8 proiektu lagundu dira guztira, aurreikusitako inbertsioak bi milioi eurokoak izanik eta 1,16 milioi euroko diru laguntzak eskuratuta.
PROIEKTUA
|
HERRIA |
Ikaztegietako kiroldegi aurreko belardian kirol anitzetarako jolasleku eta zirkuitu berri bat egitea |
IKAZTEGIETAKO UDALA |
Txantxanea etxean liburutegia, ludoteka, jubilatuen gunea eta denda/taberna |
ADUNAKO UDALA |
Asteasuko lege zaharren enparantza egokitzea irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko -1. Fasea - |
ASTEASUKO UDALA |
Urkizu auzoan autobusaren geralekuan markesina bat jartzea |
TOLOSAKO UDALA |
Bedaio auzoan frontoiaren ondoko kalea berrurbanizatzeko proiektua |
TOLOSAKO UDALA |
Irura Udalerriko irisgarritasunerako lanak |
IRURAKO UDALA |
Segoretxe birgaitzea -2. Fasea- Altzoko bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko |
ALTZOKO UDALA |
Herri guneko oinarrizko hainbat zerbitzu egokitzeko eta irisgarritasuna bermatzeko lanak |
ADUNAKO UDALA |
Ekitaldi Sozialen Proiektuak Tolosaldean, 2018an
Landa eta itsasertzeko ingurunea dinamizatzeko ekitaldi sozialetarako laguntzen deialdiaren onuradun izan diren Tolosaldeko proiektuei dagokienez, 2018an 4 proiektu babestu dira, 21.000 euroren diru laguntzekin, inbertsioak 54.000 eurotik gorakoak izanik.
ONURADUNA |
PROIEKTUA |
Berastegiko Udala |
“22 Berdintasun Jardunaldiak” |
Alkizako Udala |
“Sormenaren kabia, Artistentzako egonaldiak” |
Villabona-Amasako Udala |
“Urtaro aldaketako emanaldiak, Amasan” |
Tolomendi Landa Garapen Elkartea |
“Jan Tolosaldean” Elikadura onaren egitasmoa |
Tolomendi Landa Garapeneko Elkarteak sustatzaile publiko eta pribatuei emandako babesa eta aholkularitza eta haiekin edukitako etengabeko harremana funtsezkoak izan dira landa guneetan bizi direnen bizi kalitatea eta zerbitzu hornidura hobetzea eta Tolosaldeko eskualdeko landa guneen ekonomia sustatzea eta dibertsifikatzea ere ekarriko dituen babes ekonomiko hori lortzeko.
Euskadiri buruzko datu orokorrak
2018an, Eusko Jaurlaritzak 18 milioi euro baino gehiagoren laguntzak onartu ditu Euskadiko landa eta itsasertzeko udalerrien garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko asmoarekin. Landa garapenerako dituen programen bitartez eman ditu laguntza horiek, esaterako Leader, Erein eta Itsaspen programen bitartez, bai eta EAEko landa eta itsasertzeko inguruneak dinamizatzeko ekitaldi sozialak egiteko laguntzen bitartez ere. Finantzatutako ia 600 proiektuek 50 milioi euroren inguruko inbertsioak aurreikusten dituzte eta batez ere enpresak sortzera, handitzera eta modernizatzera, besteren konturako kontratazioak egitera, oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak eraikitzera eta konpontzera, turismoa sustatzera, eta gune horietako biztanleen bizi kalitatea eta etxebizitzen sarbideak hobetzera zuzenduta daude.
Bisitatutako proiektuen gaineko datuak
Hauek dira goizean bisitatu diren proiektuak:
Amezketa: Kultur Etxea eta Haurtzaindegia
Lehenengo proiektua da Amezketako Udalaren balio anitzeko zentroan zerbitzu gehiago jartzea herritarren erabilerarako, hala nola erretiratuak elkartzeko leku bat, non kolektibo horretarako jarduerak eskainiko diren gutxienez astean hiru arratsaldetan, eta gimnasio berria, lehen solairuan, 16 urtetik gorako herritarrentzat, horretarako beharrezko kirol ekipamendua erosi baita.
Proiektu honetarako aurreikusitako inbertsioa 1,2 milioi euro ingurukoa da, eta kopuru horretatik 408.000 euro diru laguntzen bidez eskuratu da.
Haurtzaindegiari dagokionez, lokal berria egokitzea zen helburua; izan ere, lehen solairu batean zegoen eta ez zituen beharrezko segurtasun eta erosotasun baldintzak betetzen. Haurreskola eraikinaren beste solairu batean kokatzeak segurtasun baldintzak hobetzea ekarri du, ebakuazio kasuetan, eta irisgarritasuna bermatu du. Gainera, lokal berriak Fernando Amezketarra plazan dauka sarrera bat, eta plaza horretan egokitu da Haurreskolak Partzuergoak eskatu duen jolastokia.
Obren aurrekontua 134.600 eurokoa izan zen, eta diru laguntza, berriz, 71.330 eurokoa.
Asteasu: RN Mekanizatuak
Oier Roteta Pagadizabalek sustatu du piezen mekanizaziorako eta muntaketarako “RN Mekanizatuak” tailerraren proiektua, eta Asteasuko “Beballara” auzoan dago kokatuta. Tolosaldean jaio eta Asteasun bizi den pertsona gazte batek sustatutako proiektua da, eta, beraz, ekimen endogenoa eta udalerrian eta eskualdean jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortu ditzakeena. Momentuz, lau lanpostu sortu ditu.
Asteasuko enpresa batean 14 urte baino gehiago piezen mekanizazio eta muntaketa lanetan besteren kontura aritu ondoren, lehen mailako ofizial baitzen bertan, gazte honek bere enpresa propioa eratu zuen 2016ko uztailean, eta RN mekanizatuak mekanizazio tailerra ireki zuen enpresari indibidual gisa bere kontura aritzeko. Enpresaren lehen bizitza urtearen ondoren eta ikusita ibilbidea positiboa izan dela, Oierrek inbertsio berriak egin nahi ditu bere bezeroen eskariei erantzuteko.
395.000 euroko inbertsioa izan da eta kopuru horretatik 162.00 euro Eusko Jaurlaritzak Leader Programaren bitartez emandako laguntzetatik etorri zaizkio.
Orexa, Ostatua: Taberna-jatetxea, bertako produktuen denda eta turismo bulegoa
Orexako udaletxe zaharraren lokalak egokitu eta Ostatu gisa –taberna-jatetxea, apartamentu turistikoa, denda eta turismo bulegoa– erabiltzeko proiektua bigarren fasean dago (lehen fasea 2016an egin zen). Bigarren etapa honetan, zeinak 160.00 euroko aurrekontua baitu, ekipamendua eta altzariak erosiko dira eta eguzki plakak instalatuko dira, eraikinaren energia hornitzeko. Horrez gain, zerbitzu bat kontratatuko da sukaldea gestionatzeko eta eskaintza gastronomiko erakargarria eta bertako produktuekin egindakoa aurkezteko. Komunikazioak eta irisgarritasuna ere hobetuko dira. Hirugarren fase batean, 2020rako aurreikusten baita, kanpoko terrazak eta haurrentzako aire zabaleko aisialdi guneak egokituko dira.
Proiektuaren guztirako inbertsioa 430.000 eurokoa da, eta kopuru horretatik 210.000 euro Leader laguntzetatik datoz. Aurreikusita dago 2-3 lanpostu sortzea.