2018an, Eusko Jaurlaritzak 1,6 milioi euro baino gehiago bideratu ditu landa garapeneko proiektutara Arabako Errioxan, 5,4 milioi euro baino gehiagoren inbertsioak eraginda
2019.eko uztailak 10
- Aurten, exekutibo autonomoak 18 milioi baino gehiagoren laguntzak onartu ditu landa eta itsasertzeko inguruneetako udalerrietako garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko.
- Arabako Errioxan garatu diren 28 proiektuek “Peña Leon” Arabako Errioxako Landa Garapeneko laguntza eta aholkularitza jaso dute.
Energia eta Fluidoen Kontrolerako Instalazioa (Inconef s.l.) Moredan, abokatuen bulegoa Bilarren, eta landetxea eta kirol instalazioak Kripanen, horiek dira Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxan Erein eta Leader Landa Garapeneko Programen bitartez gauzatu dituen 28 proiektuetatik lau.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz gaur goizean elkartu da Arabako Errioxako Landa Garapeneko Elkartearen presidente Maider Murillo Treviñorekin, Guardiako Kuadrillako presidente Joseba Fernandez Callejarekin eta Landa Garapeneko Elkartea osatzen duten erakundeetako kideekin eta inguruko udalerrietako alkateekin. Bileraren helburua izan da LEADER eta EREIN bezalako programen laguntzarekin garatzen ari diren hainbat proiektu ezagutzea.
Laguntza horiek Arabako Errioxako “Peña Leon” Landa Garapeneko Elkartearen bitartez kudeatu dira. Honako hauek dira elkartearen xedeak: eskualdeko garapen sozioekonomikoa eta bizitza baldintzak hobetzea eta zerbitzuak ematea, eta programen sustapenean, lanketan eta gauzapenean parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko bide izatea nekazaritza, industria, merkataritza, turismo sektoreentzat eta Tokiko Administrazioarentzat. Elkarteak Mendinet Elkartean hartzen du parte Euskadiko Landa Garapeneko beste Elkarte batzuekin eta Hazi Fundazioarekin batera, Arabako Lurralde Mahaian eta Landa Garapeneko Euskal Sarean.
Honako hauek dira bera osatzen duten erakundeak:
- Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla
- Arabako Errioxako Ardogintzako kooperatibak
- Hirugarren Adineko sektoreak
- Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea Turismoaren eta Ekonomiaren Aurrerapenerako Elkartea.
- Arabako Enpresarien Sindikatua
- Arabako Errioxako Upategien Elkartea
- Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna
- Arabako Errioxako Ikastolen Federazioa
- MAORA.
- Luzema Arabako Errioxako Futbol Taldea
- Arabako Errioxako Merkatarien Elkarteak
- Arabako Errioxako Zentro Publikoak
- Garnatza Emakumeen Elkartea
Arabako Errioxari buruzko datuak
2018ko ekitaldian 23 eskaera egin dira LEADER programan (8 Start up-entzat, 5 inbertsioentzat eta 10 oinarrizko azpiegiturentzat); horietatik 16 onartu dira eta horiei 1.442.445,59 euroko laguntza eman zaie. Inbertsioei dagokienez, 737.400 proiektu pribatuenak izan dira eta 2,7 milioi inguru proiektu publikoenak.
EREIN programari dagokionez, 2018an aurkeztutako eskaerak 16 izan dira guztira; horietatik 8 onartu dira eta 148.000 euroko laguntza eman zaie (54.000€ proiektu pribatuentzat eta 103.508€ publikoentzat). Aurreikusitako inbertsioei dagokienez, 88.000€ dira pribatuak eta 1,76 milioi publikoak.
Izaera sozialeko proiektuei dagokienez, guztira 4 izan dira diruz lagundutakoak, 26.000€ baino gehiagorekin. Inbertsioak, berriz, 66.000€ baino gehiagokoak izan dira.
EREIN PRIBATUAK 2018
ESKATZAILEA |
PROIEKTUA |
Patxi y Alex, s.c. |
Tinin Taberna Guardian |
Ianire Baladron |
Estankoa Eltziegon |
Ander Perez |
Estankoa Eltziegon |
Zaloa Santin |
Moda denda Eltziegon |
Maria Pardo |
Landetxea Eltziegon |
Dragos Andranache |
Taberna egokitzea Eltziegon |
EREIN PUBLIKOAK 2018
ESKATZAILEA |
PROIEKTUA |
Eltziegoko Udala |
Oinarrizko azpiegiturak konpontzea Eltziegoko kaleetan |
Labrazako Adm. Batzarra |
Kanpoko argiteria publikoa |
LEADER PRIBATUAK 2018
ESKATZAILEA |
PROIEKTUA |
Arantza Hermosa |
Abokatuen bulegoa Bilarren |
Priscila Gainzarain |
Abokatuen bulegoa Bilarren |
Fernando Garrido |
Soldadura eta arotzeria metalikoko enpresa Lantziegon |
Edurne Martinez |
Edizio eta ekitaldi literarioen zerbitzuak Bastidan |
Sandra Martinez |
Estankoa Lapuebla de Labarcan |
Jessica Martinez |
Estankoa Lapuebla de Labarcan |
Gotzon Diaz de Cerio |
Taberna Moredan |
Luis Perez Sopelana |
Agente komertziala |
Inconef |
Ingeniaritza enpresarentzako eraikina birgaitzea Moredan |
Cleanwood |
Haritzezko upelen esterilizazioa Lantziegon |
LEADER PUBLIKOAK 2018
ESKATZAILEA |
PROIEKTUA |
Lezako Udala |
Las cuevas kaleko oinarrizko azpiegiturak |
Bilarreko Udala |
Euste egitura udal igerilekuan |
Samaniegoko Udala |
El ochavo ekintzaile zentroa eta kultur etxea handitzea |
Navaridaseko Udala |
Tesoro kaleko oinarrizko azpiegiturak 3. fasea |
Moredako Udala |
Kale, lorategi eta gune publikoen berrurbanizazioa |
Iekorako Udala |
Hondakin uren araztegia eta ponpaketa |
ARABAKO ERRIOXAKO PROIEKTU SOZIALAK 2018
ONURADUNA |
PROIEKTUA |
Lapuebla de Labarcako Udala |
“III. Lapuebla Rock Fest 2019 aurkezpena” |
Murriarte kultur eta jolas elkartea |
“Samaniegoren lekua” |
Navaridaseko Udala |
“Navaridaseko ardoaren kulturaren eta historiaren 6. Topaketa” |
Bastidako Udala |
“Manuel Quintanoren heriotzaren II. Mendeurreneko Jardunaldiak” |
Euskadiko datuak
Aurten, Eusko Jaurlaritzak 18 milioi euro baino gehiagoren laguntzak onartu ditu Leader, Erein eta Itsaspen programen bitartez, Euskadiko landa eta itsasertz ingurunetako udalerrien garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko. Finantzatutako proiektuek 50 milioi euroren inguruko inbertsioak aurreikusten dituzte eta batez ere enpresak sortzera, handitzera eta modernizatzera, besteren konturako kontratazioak egitera, oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak eraikitzera eta konpontzera, turismoa sustatzera, eta gune horietako biztanleen bizi kalitatea eta etxebizitzen sarbideak hobetzera zuzenduta daude.
Mendinetek –Euskadin dauden Landa Garapeneko 18 Elkarteek eta Hazi Fundazioak osatutako taldea– kudeatzen ditu laguntza hauek, zeinak Euskadiko Landa Garapeneko Programak (OSOA) –gure Autonomia Erkidegoan landa eta itsasertzaren garapenerako funtsezko oinarria– dituen tresna finantzario nagusienetako bat diren.
Bisitatutako proiektuen gaineko datuak
Abokatuen bulegoa Bilarren
Bilarreko Priscilla Gainzain eta Moredako Arantza Hermosa abokatu gazteek jarri dute martxan proiektua. 2018an laguntza eskatu zuten Leader programaren bitartez Start Up bat instalatzeko.
Bilar herri txikiko etxebizitza baten kokatu dira, inbertsio minimo bat eginda, eta beren asmoa da eskualdean zerbitzuak eskaintzen hastea.
6.800 euro inguru jaso dute batera.
Mercedes Etxea landetxea Kripanen
Marli Martins Kripandarra da proiektuaren sustatzailea. Inguruan turismo azpiegiturarik falta zela konturatu zen, eta horregatik Kripango herriaren erdiguneko famili etxe batean landetxe bat jarri du martxan, bost logela bikoitzekin, zerbitzu komunekin eta 14 pertsonarendako lekuarekin.
288.173,51 euro inbertitu ditu eta Leaderretik jasotako laguntza 144.086,70 eurokoa da.
Kripango kirol instalazioak
Izaera publikoko proiektu honetan –Kripango Udala da sustatzailea– kirol guneko aldagelen eraikuntza lagundu da diruz, mota horretako instalazioek bete beharreko irisgarritasuna araudira egokitzeko. 136.347euroko inbertsioa egin da eta jasotako laguntza 70.000 euro ingurukoa da.
Energia eta Fluidoen Kontrolerako Instalazioa (Inconef s.l.) Moredan
Sara Ramirez Ramirez eta Antonio Aguirre Gonzalez de San Pedro dira proiektu honen sustatzaileak. Biak Moreda Araban bizi dira eta ingeniaritzako lizentziadunak dira, ardogintzaren sektorerako neurrirako soluzioen diseinuan hainbat urteko esperientziarekin.
2014ko urtarrilean enpresak Moreda Araban ireki zituen bere ateak. Aurten diru laguntza bat jaso dute autoenpleguagatik, Erein programaren barruan, eta horrek bulego ezartzen eta jarduera garatzen hasten lagundu die. Esan daiteke gaur egun Inconef erreferentea dela inguruan ardoaren lanketarako teknologian eta Espainiako estatuko beste jatorri izendapeneko beste bezero batzuen eta Frantzian banatzeko beste kontaktu batzuen artean ere bai.
Inconef Moreda Araban kokatuta dago, Udalarenak diren bulego batzuetan, alokairuan, baina gaur egun 1900eko eraikin bat birgaitzen ari dira, bere lan guztia Moredako udalerrian garatzeko asmoa dute eta.
Instalazio berrietarako diruz lagundu daitekeen inbertsioa 360.196,13 eurokoa da, eta 2018ko Leaderren programan 198.107,86 euro jaso dituzte. Proiektua gauzatzen ari da, eta aurreikusita dago aurtengo abuztuan hastea eraikin berria lantzen.