Web gida: "Gizarte zerbitzuak, zure eskura"

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak Sailak web gida bat egin du Gizarte zerbitzuen Euskal Sistema hiritarrei ezagutzera emateko. Gidan hiritarrek, gizarte eta prestazioei buruzko informazioa aurkituko dute, Euskal Herriko gizarte zerbitzuen sare publikoaren inguruan.

Edukiak

Gidak baliagarria den informazioa ematen du gizarte zerbitzuen orientazio eta helburuei buruzkoa eta beraren printzipio inspiratzaileei buruz. Horrezaz gain, sarbide bizkorra eta erraza zerbitzu-zorrora eta titulartasun publikoko nahiz pribatu itunduak diren prestazio eta ekipamenduari buruzko informaziora; eremu tematikoz antolatuta.

Halaber, informazioa ematen da Zerbitzu-zorrora eta Gizarte zerbitzuen Euskal sistemaren prestazioetara sarbide baldintzen inguruan edo, besteak beste, nola jokatu gizarte-larrialdi bat gertatuz gero.

Gizarte zerbitzuen zorroan dagoen informazioa edukien arabera dago antolatuta. Zabalkundea egiterakoan kontuan hartzen dira izaera tematikoa eta/edo populazio hartzailea/onuraduna:

Gai honi buruz argibide gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu  Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak Sailak Irekian argitaratutako prentsa oharra eta ele bietan dagoen Web gida: Gizarte zerbitzuak, zure eskura (Enplegu eta Gizarte Politikak Saila):