Tapia: "Espainiako aurrekontua luzapenean egon arren, Energia Ministerioak tresnak baditu enpresen energiaren prezioari buruz adostutakoa indarrean jartzeko"

Tapia_Egun_On_Euskadi_ETB.jpg

2018.eko martxoak 21

Energia gaiak izan dira gaur Egun On Euskadi saioan eginiko elkarrizketan beste gai askoren artean sailburuak aipatu dituenak. Arantxa Tapiak berretsi egin du Energiaren inguruan Herri Ituna beharrezkoa da energiaren trantsizioa bultzatzeko. “Eraginkorragoak izan behar dugu, berriztagarriak indartuz, energia aurreztuz eta oraindik ezinbestekoa dugun gasa erabiliz”.

Energiaz aritu den bezala, beste gai asko ere aztertu nahi izan ditu Estepan Aldamiz-Etxebarriak bere elkarrizketan, eta Euskal Yaz, digitalizazio eta zibersegurtasunaz,

Estatu Batuetatik datozen berriek ere izan dute tokia, Facebookek gaur utzitako datuen kontura batetik, baina bereziki, Trumpek ezarri nahi dituen aranzelak medio. Tapiaren arabera “altzairuaren egoera dela eta, Europa osoak batera erantzun behar du. Oraingoan oso azkar erantzun da eta negoziazioari ekin zaio. Prezioen guda ez da bidea eta altzairu guztia Europan geratzea eta sartzea da arriskua”.