Buru Osasuna zaintzeko hamar aholku
Argitalpen-data:
Osasun Mentala zaintzeko hamar aholku:
- Hitz egin zure sentimenduen inguruan. Sentimenduen inguruan hitz egiteak osasun mental ona izaten lagunduko dizu, eta momentu txarrak kudeatzen ere bai.
- Egon zaitez aktibo.Kirola egiteak zure auto-estima hobetu dezake, eta kontzentratzen, lo egiten, hobeto egoten lagun zaitzake. Kirolak zure burmuina eta gainontzeko organuak osasuntsu mantentzen ditu, eta honek zure osasun mentalari on egiten dio
- Ondo jan. Zure burmuinak nutrienteen arteko oreka bat behar du, osasuntsu egoteko eta behar bezala lan egiteko; gainontzeko organoekin gertatzen den moduan. Osasun fisikoarentzat egokia den dieta bat osasun mentalarentzat ere egokia izango da.
- Neurrian edan. Askotan gure umorea aldatzeko edaten dugu. Beldurrak edo bakardadeari aurre egitekoe edaten duenik ere bada, baina efektua pasa egiten da. Alkoholaren efektua joandakoan okerrago sentituko zara, alkoholak zure burmuinari eta gainontzeko gorputzari egin dion kalteagatik. Edatea ez da sentimendu desatseginak kudeatzeko modu egokiena.
- Harremanak mantendu. Lagun batekin hizketan jardutea baina hoberik ez dago, bertatik bertara jardutea, baina posible ez denean telefonoz, idatziz edo “online” formatuan egin dezakezu. Komunikazio bideak irekita manten itzazu! Ondo egingo dizu!
- Eskatu laguntza. Ez gara superman, ezta superwoman ere. BAtzutan nekatuta edo gainezka eginda sentitzen gara, gaizki gaudelako, gauzak uste baina okerrago dijoazelako... arazoek gainditzen zaituztela uste baduzu, eskatu laguntza! Zure familia edo lagunak entzuteko eta laguntzeko prest egongo dira. Gogoratu gizarte zerbitzuak ere laguntzeko daudela.
- Hartu arnasa. Tokiz aldatzea ona da zure osasun mentalarentzat. Lanean bost minutuko atsedenaldi bat, bazkaltzeko tarte bat hartz edo asteburuko irteera bat. Minutu batzuk aski izan daitezke estresa gainetik kentzeko. Oparitu ednbora zure buruari.
- Ondo egiten duzun horretan aritu. Zer egitea gustatzen zaizu? Zein jardueratan zinen ona? Ondo pasatzeak estresa desagerrarazi dezake. Jarduera horrek dibertitzen bazaitu, horretan ona zarelako izan daiteke, eta horrek zure autoestima igoko du.
- Onartu zure burua. Denok gara desberdinak. Askoz sanoagoa da desberdina eta bakarra zarela onartzea beste norbait izaten saiatze baina. Zarenarekin ondo sentitzeak zure konfiantza handituko du, gaitasun berriak garatzen lagunduko dizu, paraje berriak bisitatu, lagun berriak egin. Autoestima altu bat izatea garrantzitsua da bizitzak kolpe bat ematen dizunerako.
- Besteak zaindu. Gainontzekoak zaintzea garrantzitsua da gertukoekin harremanak izateko, haiengana gerturatzeko
Informazio gehiago nahi izanez gero hemen topatuko duzu