Nekazaritza eta ingurumenaren alorreko 300.000 euroren laguntzak iragarrita, laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritzako ekoizpen teknika iraunkorren bidez (Gobernu Bilera 2018-05-22)

logoconsejo.jpg

2018.eko maiatzak 22

Baliabide naturalen iraunkortasuna eta arrazoizko ustiapena bilatzen dute, bai eta ingurunearen babesa ere, nekazarien errentak mantenduta eta hobetuta

Laguntza horiek nekazaritza jardun egokietara bideratuta daude, eta OSOAn, Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Planean (2015 – 2020), daude jasota

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak nekazaritza eta ingurumenaren alorreko 300.000 euroren laguntzak iragartzeko agindua eman du, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Planean aurreikusita baitaude, eta Eusko Jaurlaritzak, azken kontseilu bileran, onarpena eman dio agindu horri.

Laguntza horiek, 300.000 euroren balio dutenak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordearen estrategia bat da, eta baliabide naturalen iraunkortasuna eta arrazoizko ustiapena dute helburu, bai eta ingurunearen babesa ere, nekazarien errentak mantenduta eta hobetuta, laborantzak teknikoki antolatzen baitira. Hala,bultzatu nahi da ekoizpen jardueren dibertsifikazioa, laborantzen errotazioak eta aldeko baldintza fitosanitarioen ustiapena.

Baldintzak

Laguntzen onuradunak izan daitezke nekazaritza ustiategien titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak, edo legez eratutako nekazari taldeak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan lursailak baldin badituzte eta lursail horiek dagokien erregistro ofizialean inskribatuta baldin badaude. Gutxienez laborantza estentsiboen 2 ha eduki behar dituzte ustiategian, aurreikusitako laborantza multzotik, eta 1 ha baino gutxiagoko laborantza multzoek ezingo dute laguntzarik eskuratu; lursailetan, berriz, laborantza hauek erein beharko dira erregulartasunez eta homogeneoki:

  • Udako laborantza ureztatuak diren lekale haziak gizakien kontsumorako.
  • Udako laborantza ureztatuak diren barazki estentsiboak
  • Hazitarako patata eta gizakien kontsumorako patata
  • Azukrerako erremolatxa.

Ustiategi horien titularrek agindu behar dute gutxienez 5 urteko epean nekazaritza eta ingurumenaren alorrean eskatzen zaizkien konpromiso eta teknikak aplikatuko dituztela. Hori izango da, hain justu, nekazaritza eta ingurumeneko kontratua, ondorio guztietarako.  Agindutako aldia bukatu eta gero, eta dagokion araudiak eta aurrekontuetan erabilgarri dagoenak egiten uzten badute, laguntza urtebete luzatzeko eskatu ahal izango da.

Eskatzaile bakoitzak jasoko duen laguntza kalkulatzeko, nekazaritza eta ingurumeneko metodoekin landutako azalera unitateko kopuru batekin biderkatutako da –240 eta 60 euro artean hektareako, eta laborantza motaren eta hartzen diren derrigorrezko zein aparteko konpromisoen arabera–.

Agindu honetan aurreikusten diren laguntzen kudeaketa Arabako Foru Aldundiaren esku egongo da, Eusko Jaurlaritzarekin izenpetutako hitzarmena egokiaren arabera. Eskariak Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari bidaliko zaizkio, eta, aurkeztu, Arabako Foru Aldundiak horretarako ezarriko duen ereduaren arabera aurkeztu beharko dira, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan edo, bestela, Legeak aurreikusten dituen lekuetako edozeinetan.