Markel Olanok Adinberri proiektua aurkeztu die Beatriz Artolazabal eta Jon Darpon sailburuei

19_03_18_GFA_DFG.jpg

2018.eko martxoak 19

Markel Olano Gipuzkoako Diputatu nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak Adinberri proiektua aurkeztu diete Beatriz Artolazabal, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari eta Jon Darpon Osasun sailburuari. Pasaiako Zahartzaroaren erreferentziazko Adinberri zentroak 4.747 metro koadroko azalera hartuko du, eta 15.000 metro koadro inguruko eraikina izango da. 100 gela izango ditu, adinekoei zuzendutako zaintzapeko 20 apartamentu, eta baita eguneko zentroa ere. Horrez gain, bertan egongo da zahartzaroaren inguruko ikerketa eta berrikuntza unitatea ere.