Lehendakariak jarrera eraikitzailearekin eta entzuteko prest azalduko dela Sanchez Presidentearekin izango duen bileran azpimarratu du

2018.eko ekainak 20

 

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Pedro Sanchez, Espainiako Presidentearekin izango duen bileragatik galdetu diotenean, esan du oraindik ez dagoela data konkreturik bilera egiteko, baina bera jarrera eraikitzailearekin joango dela; entzuteko eta entzuna izateko jarrerarekin. 

Lehendakariak esan du Espainiako Presidentearekin izango duen bileran Espainiako Estatua Europar Batasunean kokatzen den testuinguruaren egoeraz; eta, batez ere, euskal gizartean eragina duten gaietaz, Gernikako Autonomia Estatutua betetzea, autogobernua, berreskuratze ekonomikoa, kalitatezko enplegua sortzea, pentsio sistema eguneratzea eta sakontzea... izango direla hizpide.