Komunitatearen Osasuna sustatzeko ingurune egokiak

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Ekainaren 20an, Gasteizko Europa Jauregian Komunitatearen Osasuna sustatzeko ingurune egokiei buruzko jardunaldi bat izan zen, Eusko Jaurlaritzako Osasu sailak antolatuta.
Ekitaldiaren helburua lankidetzarako, elkarlanerako espazio bat sortzea zen, non komunitatea osatzen duten agente ezberdinek parte hartuko zuten: ingurune lokaletik hasi eta komunitate propiora arte.

Jardunaldia zehar bi eztabaida-mahai izan ziren; mahai bakoitzean profil ezberdineko lau profesional eta moderatzaile bai zeuden, denak Osasun publikoaren inguruan hitz egiten, baina bakoitza bere lanpostu, esperientzia eta ikuspuntutik.

 

I. Mahaia

Moderatzaile lanetan Amaia Ajuria (Osasun publikoa) aritu zen lehen mahaian, eta hizlariak Miren Vives eta Patxi Galarraga (Projekta Urbes –eko arkitektoak) Javier Segura (Madrilgo udaletxean osasunaren  prebentzio eta promozio arduraduna) Iban Rodriguez (Leioako udaletxean alkate-ordea eta hirigintza zinegotzia) eta Nagore Errasti (Osasun publikoko arduraduna Goierri- Tolosaldean) izan ziren.

  •  Vives eta P. Galarragak hirigintzako plan orokorretan komunitatearen osasuna kontuan hartzearen zailtasunak azaldu zituzten, eta zailtasun hauek gainditzeko edo ekiditeko bi ide aipatu zituzten:
    • Berdintasun legea
    • Irisgarritasun legea

            Desgaitasun atalaseaz ere hitz egin zuten, baina “atalase desgaitzialea” deitu zioten, eta honekin erlazionatutako helburu bat azaldu zuten: atalasea jaistea, hala “desgaitasuna” duten pertsonen kopurua nabarmenki jaitsiko bailitzateke.

  •  Javier Segurak “Madrid Ciudad de los Cuidadosplana aurkeztu zuen, eta planaren zenbait alderdi azpimarratu zituen:
    • “Cuidado” edo “zaintza” hitzaren garrantzia,”osasuna” hitzaren ordez; oso garrantzitsua izan zen udal gobernuko arlo guztien partehartzea lortzeko garaian: ez zezatela “osasun arloko”zerbait bezala ulertu, gai transbertsal bat bezala baizik.
    • Hau da, hutsetik hasi beharrean dagoeneko bertan dagoen errealitate batetik hastea
    • “Batetatik botetara” kanpaina egin zen medikuekin. Batak kontsultan utzi eta ingurunea ezagutzea zuen helburu, medikuak kalera irtetea.

 

  • Iban Rodriguezek herritarren partehartzearen garrantziaz hitz egin zuen; Leioako haurren partehartzeaz bereziki. Han haurrak oso presente daude “Leioarako ez hain txikiak” programari esker. Programa hau izan zen “herria 1,50m-tik diseinatu” ideari hasiera eman ziona, herria 1,50m pertsonako bizilagunentzat irisgarria bada, denontzat irisgarria izango delako.
  •  Nagore Errastik Tipi-tapa paseo osasuntsuak ekimena aurkeztu zuen. Hasiera batean osasun fisikoa hobetzeko sortu zen programa hau, baina gaur egun programa psiko-fisiko bilakatu ta; osasun fisikoaz gain mentalari eta sentimentalari ere eragiten baitio.

 

II. Mahaia

Jardunaldiaren bigarren blokean Osasun Zentroa izan zen protagonista, eta Mikel Baza (Familia medikua eta komunitatearen osasuna, Arratia) Sebas Gartziarena (Lehen mailako atentzioko erizaina, Ordizia) Jara Cubilo (familia medikua eta komunitatearen osasuna, Leganes norte) Sonia López ek (“Observatorio de Salud de Asturias”eko erizaina) parte hartu zuten. Moderatzaile lanetan Mariano Hernán, Osasun publikoko eskola andaluziarreko irakaslea, aritu zen 

  • Mikel Baza Ikuspegi bio-psiko-sozialaren inguruan aritu zen. Paradigma bio-medikoa haustea garrantzitsua zela aipatu zuen, pertsona bakoitza bere testuinguruan ezagutzea beharrezkoa dela, haren gaixotasuna eta tratatzeko era egokiena aurkitzeko. Testuingurua ezagutzeko erabiltzen dituen erreminta batzuk ere izendatu zituen: Elkarrizketa sinple eta zuzena, hariari tiraka ibiltzea, zer gertatzen zaion esaten duen arte; genogramak edota familia-zirkulua.

  •  Sebas Gartziarenak GOAZEN programaren abantailak eta onurak azaldu zituen. GOAZEN Tipit-taparen antzeko programa bat da, non eragile ezberdinek parte hartzen duten: migranteek, adinekoek, ikasleek, etab. Sebasek bere bizipenak kontatu zituen eta onura guztien artean ondorengoak azpimarratu zituen: integrazio soziala, partehartzea, kohesio soziala eta pertsonen ongizatea, taldeko kide izatearen sentsazioa, etab.

 

  • Jara Cubillok osasun arloko aktiboen mapa aurkeztu zuen, komunitatearekin egiten den lana, eta mapa hauen inguruan puntu nagusi batzuk azpimarratu zituen:
    • Osasun zentroa ez da osasunaren zentroa. Zentrutik atera eta gainontzeko agenteekin lan egin behar da.
    • Komunitatea: Ezezagun hori. Komunitatearen aktiboak eta gabeziak esagutzea ezinbestekoa da, dagoeneko martxan dagoena (osasun arloko profesionalak tokira iristen direnerako egind dagoen hori); batzutan “mapeo” izena eman ez arren mapeoak eginda egoten baitira.
    • Hizkuntza amankomuna ezarri mapako agente guztientzat
    • Mapak era partehartzailean landu: Lanketa horretan parte hartzen duten agente guztiek zabalkundea emango diote mapari, eta feedbacka itzuliko komunitateari.
    • Botere lagapena: Medikuak botere lagapena egin behar du pazientea ahaldunduko bada.

 

  • Amaitzeko, Sonia Lopezek kontsultan aktiboak aholkatzearen inguruan hitz egin zuen. Aholkua esan zuen eta ez preskripzioa edo agindua, azken termino honek burura dakarkigun paternalismoa ekiditeko.

Pazienteentzat balio terapeutikoa duten eta medikuek gero eta gehiago erabiltzen dituzten (2400 kontsulta aurten)  aholku edo gomendio hauek aukera terapeutikoa nabarmenki zabaltzen dute (1030 baliabide gaur) eta “Observatorio de Salud de Asturias”en jasota daude

Jardunaldia Escuela Andaluza de Salud Publicako Angel Mena, Ainhoa Ruiz eta Manuela Lopez-en ondorioekin amaitu zen, Twitter bidez jasotako eta azaldutako ondorioak